Bilduma online eta irudien salmenta
Cheval mourant (Zaldia hilzorian)
Appel, Karel
Amsterdam, 1921/04/25-Zurich, Suitza, 2006/05/03
Olioa mihisean
130 x 195 cm
K. appel (eskuineko beheko angelua)
1956
07/7
2007an eskuratua
Cheval mourant Appelen heldutasun adierazkor osoaren lehen urteetako lana da. Lan honetan, beraren konposizio batzuetan agertzen diren kolore oldarkorrak saihesten ditu, Van Goghen espresionismoari helduz eta tonu iluneko aberastasun kromatikoa garatuz. Edertasunaren ikusmolde klasiko orotatik at, hankak airean dituen zaldi bat deskribatzen du; badirudi lepoa luzatzen duela, hilzorian, eta kurba atezua sortzen du. Eszena deskribatzeko, Appelek gainjarritako geruzen enpaste lodia baliatu du, ekintza bat-bateko eta indartsuen bitartez. Garaiko mugimendu espresionistek berezkoa duten zentzu espazialarekin, euskarriaren errealitate fisikoa menderatu eta ia trantzean dauden gogo-aldarteak islatuz, jatorri irrazionalista adierazteko metodoa garatzen du. Beste alde batetik, koadroa Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako kultura menderatu zuen larritasunaren lekukoa da, eta hertsiki loturik dago pentsamendu existentzialistarekin.
Appelek Amsterdamgo Arte Ederretako Errege Akademian ikasi zuen. 1948. urtean, CoBrA taldea sortu zuen; bertan, Kopenhagetik, Bruselatik eta Amsterdametik etorritako artistak zeuden, eta, hain zuzen ere, hiri horien lehen letrek osatzen zuten taldearen izena. Asger Jorn, Pierre Alechinsky, Corneille, Jean Atlan eta Karel Appelek berak osatzen zuten taldea, eta azken hori izan zen guztietan nabarmenena. Taldeak, action painting amerikarrarekin batera, adierazpen-modu askea sustatu zuen, inkontzientea askatzeko eta modu arin eta bortitzean pintatzeko. Hala ere, erreferentzia figuratiboak mantendu zituen. Espresionismo abstraktua eta ia figuratiboa planteatzeko moduak oihartzun nabarmena izan zuen berrogeita hamarreko hamarkadako pintura espainiarrean. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Facetten 2 : hedendaagse Belgische en Nederlandse schilderkunst [Cat. exp.]. Den Haag (Holanda), Gemeentemuseum 's-Gravenhage, 1956. n° cat. (titulado Stervend paard (Caballo moribundo) )
- Karel Appel, Georges Mathieu, Mattia Moreni, Jean-Paul Riopelle [Cat. exp.]. Basel, Kunsthalle, 1959. [n.° 18/ n.° 4707].
- Claus, Hugo ... [et al.]. Veranneman. Antwerpen, Mercatorfonds, 1985. p. 249.
- Busche, Willy van den; Vree, Fredy de. Cobra Post Cobra. Oostende [Bélgica], Provinciaal Museum voor Moderne Kunst, 1991. pp. 78, 90.
- Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 62-63, n° cat. 22.
- Goya y el mundo moderno [Cat. exp.]. Barcelona ; Zaragoza, Lunwerg ; Fundación Goya en Aragón, 2008. pp. 346, 358, n° cat. 223.
- Goya e il mondo moderno [Cat. exp.]. Milano, Skira, 2010. pp. 285, 299, n° cat. 170.
- Bozal, Valeriano. "Karel Appel : le cheval mourant, 1956 = Karel Appel : le cheval mourant, 1956 = Karel Appel : le cheval mourant, 1956”", B'09 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 5. 2010. pp. 255-300.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 192, n° cat. 136.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 192, n° cat. 136.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 192.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 192.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 266-267, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 266-267, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 266-267, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 266-267, sin n° cat.