Bilduma online eta irudien salmenta
Boxeolaria
Barros, Enrique
Oimbra, Ourense, 1905/07/11 - Bilbao, 1990
Brontzea
75 x 60 x 35 cm
Enrique Barros.
1944
03/41
Alberto Barros Moreno jaunaren dohaintza 2003an
Bourdellen irakasbideen bitartez indartutako Rodinen balioen eraginpean, Barrosen Boxeolaria lanean, balio anatomikoak eta kirol-jarrera zehatzaren azalpen sinesgarria nabarmentzen dira. Konposizioa zentzu espazialaz zipriztinduta dagoen arren, alegoriaren arloan barruratzen da: ariketan bertan idealizatutako modeloa da, brontzerako diseinatu zen eta brontzera pasatu zen, eta hogeita hamarreko hamarkadako Italiako eskulturako "ordenarako itzuleraren" aztarnak aurkitzen dira bertan. [Santiago Arcediano]
Bibliografia hautatuta
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 113.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 113.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 113, n° cat. 58.