Biluziak (Emakumeak korroan jolasten) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Biluziak (Emakumeak korroan jolasten)

Iturrino González, Francisco

Santander, 1864/09/09-Cagnes-sur-Mer (Frantzia), 1924/06/21

Olioa mihisean

140,5 x 172,8 cm

F. Iturrino (eskuineko beheko angelua)

c. 1916-1918

82/181

1926an eskuratua

Iturrinoren lana, gai piktoriko gutxi batzuetan oinarritutakoa -paisaiak, erretratuak, emakume- taldeak, animalien koadroak, biluziak-, postinpresionismoaren baitan garatu zen, baina argiaren eta kolorearen tratamenduak nolabaiteko harremana dauka fauvismoaren ekarpenekin.

Emakumearen gorputzaren irudikapena -jantzita edo biluzik, atsedenean edo mugitzen- izan zen margolariaren lanaren beste zutabeetako bat, eta bere ezaugarririk originalenetakoa ere bada. Biluziak (Emakumeak korroan jolasten) lanean, modeloek mihisearen azalera ia osoa betetzen dute, eta kanpoaldeko paisaia argitsu batean daude kokatuta, perspektiba- legerik gabe. Espazioa gorputzen kokapenaren arabera dago eraikita; hain zuzen ere, gorputz horiek erabatekoak eta oso perfil zehatzekoak dira, eta kolorez betetako itzalen bitartez modelatu dira

Margolaria eta grabatzailea zen, eta Bruselan zein Parisen ikasi zuen. Sasoi batean, Espainia Beltzaren estetikatik oso hurbil egon zen. Oso goiz, beraren lanek onespena lortu zuten Frantzian, eta, bertan, erakusketak egin zituen aldian-aldian 1911. urtera arte. Urte horretan, areto berezia eskaini zioten Parisko Udazkeneko Erakusketan. Beraren estilo pertsonalenaren eraketan, erabakigarria izan zen Andaluziako paisaia eta argia ezagutzea. Hain zuzen ere, 1901. urtean egon zen lehen aldiz bertan. Renoirren, Derainen, Picassoren eta, batez ere, Matisseren adiskidea izan zen -azken artista horrekin Espainiako hegoaldea zeharkatu zuen 1910. urtean; eta Maroko, 1912. urtean-. Margolari horren eragina, gainera, ondo baino hobeto antzematen da helduaroko lan batzuetan, baita Cézannena ere. (Miriam Alzuri)

Bibliografia hautatuta

  • Castañer López, Xesqui. "Iconografía de la mujer en los pintores vascos, siglos XIX y XX", Kobie : bellas artes, n° 2. 1984. p. 107.
  • Pintura española del siglo XX [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Cultura, 1978.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 69. (Con el título Desnudos).
  • Barañano, Kosme María de ; González de Durana, Javier. Francisco Iturrinoren grafizko artelaren bilduma-liburua = Catálogo de la obra gráfica de Francisco Iturrino. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, 1988. p. 23, il.
  • Nosotros los vascos : arte IV : del neoclasicismo a las tendencias modernas del arte. Donostia-San Sebastián, Lur, 1989. p. 190.
  • La pintura del siglo XX en Cantabria : tradición y vanguardia [Cat. exp.]. Santander, Museo de Bellas Artes, 1991. p. 44
  • Joos, Petra. Francisco Iturrino, 1864-1924 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 1996. pp. 182-183.
  • Joos, Petra. Francisco Iturrino, 1864-1924 [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Fondación Social y Cultural Kutxa, 1996. p. 65.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 124-125.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 124-125.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 124-125.
  • Manterola Ispizua, Ismael. Hermes y los pintores vascos de su tiempo. Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia = Diputación Foral de Bizkaia, 2006. pp. 224-225
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 46-48.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 46, 48.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 124-125, n° cat. 85b.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 124-125, n° cat. 85b.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 46-47, n° cat. 21c.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 124-125.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 124-125.
  • La furia del color : Francisco Iturrrino, 1864-1924 [Cat. exp.]. Málaga, Fundación Palacio Villalón, 2018. pp. 32, 164-165, n° cat. 55.