Bilduma online eta irudien salmenta
Biluzia basoan
Sunyer Miró, Joaquim
Sitges (Bartzelona), 20/12/1874 - Sitges (Bartzelona), 01/11/1956
Oil on canvas
100 x 81 cm
Sunyer (eskuineko beheko angelua)
1925
82/354
Bizkaiko Foru Aldundia ekarpena 1925ean
Parisen, zirkulu postinpresionistetan sartu zen, eta jarduera nabaria garatu zuen grabatugile moduan. Bertan luzaroan egon ondoren, Sunyer herrira itzuli zen, eta Cézannek zabaldutako eskema geometrizatzaileetan oinarritutako apaindurarik gabeko mediterranismorantz berbideratu zuen bere estiloa. 1911ko apirilean, erakusketa indibiduala egin zuen Bartzelonako Fayans Catalá galerian, eta sekulako arrakasta lortu zuen. Joan Maragall garai hartan gehien entzuten zuten intelektual kataluniarra zen, eta, Museum aldizkarian idatzitako artikulu batean, Sunyerren pintura goratu zuen katalanitate berriaren ikur moduan.
Urte horren hasieran Nonell hil zenez, Kataluniako pintura aurreratuena liderrik gabe geratu zen, Anglada-Camarasa urrun bizi zelako eta Joaquim Mir arazo mentaletatik suspertzen ari zelako. Arazo horiek ez ziren oztopo margotzeko orduan, baina bai, liderra izateko orduan. Hori dela eta, modu harrigarrian berritutako Sunyer ezustean agertzean, mugimendu zehaztu berria defendatzen zuen margolaritzat hartu zuten --Eugenio d'Ors saiakera-idazle karismatikoak nonahi sustatu zuen--. Mugimendu hori noucentismea zen. 1923. urtetik aurrera, Primo de Riveraren diktaduran, Mancomunitat de Catalunya nagusi zenean edukitako zeregin hegemonikoa galdu zuen mugimenduak. Edonola ere, mugimenduko artista esanguratsu askok estetika horren arabera sortzen jarraitu zuten. Etorkizunean, Sunyerrek ia-ia bere estiloa aldatu ez zuenez, hogeiko hamarkadan egin zituen lanak noucentismekoak ziren artean. Izan ere, zeresan handia izan zuen mugimendu haren eraketan.
Sasoi hartan, Kataluniako eta Euskadiko zirkulu artistikoek harreman handia zeukaten, eta Sunyerrek erakusketa indibiduala egin zuen Bilbon, Euskal Artisten Elkartean, 1925eko otsailean. Bertan, Kataluniako pintura noucentistako lan paradigmatikoa zen Biluzia basoan margolana erosi zioten. Hemen aztertutako bi olioak, beraz, paradigmatikoak dira pintura noucentista katalanean. Pinuen paisaia eskematikoa noucentisme helduak predikatutako mediterranismoaren aldeko kantua da, eta emakumezko biluzia argia da, grina sexualetatik aldenduta dago, aurreko oliokotik hurbil dagoen ingurune naturalean kokatuta dago eta Prat de la Riba nazionalistatik hur zeuden intelektualek eta artistek diseinatutako Katalunia idealaren izaera arketipikoa zeukan, nahiz eta inguruabar historikoen ondorioz inoiz gorpuztu ez zen. [F.F.]
Bibliografia hautatuta
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 134-135.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 134-135.
- Fontbona, Francesc. "Joaquim Sunyer en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = Joaquim Sunyer in the Bilbao Fine Arts Museum = Joaquim Sunyer Bilboko Arte Ederren Museoan", Buletina = Boletín = Bulletin, n° 8. 2014. pp. 159-183, 281-290.
- Exposición organizada con motivo de la concesión, por la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, de la Medalla de Honor al Ayuntamiento de la Villa [Folleto]. Bilbao, Ayuntamiento, 1952. n° cat. 55.
- Benet, Rafael. Sunyer. Barcelona, Polígrafa, 1975. p. 205. N° cat. 452.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 112. (Con el título Desnudo en el campo).
- Joaquin Sunyer, 1874-1956 [Cat. exp.]. Madrid, Fundació Caixa de Pensions, 1983. N° cat. 37
- Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. p. 105.
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 132-133, n° cat. 50.
- En el umbral de la modernidad : I Centenario del Diario de Burgos : 1891-1991 [Cat. exp.]. Burgos, Diario de Burgos, 1991. pp. 46-47.
- Tradition and modernity in basque painting, 1880-1939 = Tradición y modernidad en la pintura vasca, 1880-1939 [Cat. exp.]. Southampton ; Bilbao, Southampton City Art Gallery ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. p. 37, il.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 202.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 134-135.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 134-135.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 134-135.
- Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 120-121.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : Guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 134-135, n° cat. 92b.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 134-135, n° cat. 92b.