Andre Mariaren zazpi bozkarioen erretaula - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Andre Mariaren zazpi bozkarioen erretaula

Nicolau, Pere

Valentzian dokumentatua, 1390 eta 1408 bitartean

Tenpera basa-pinuzko oholean

259 x 221 x 21,1 cm

c. 1398

69/182

1934an eskuratua

Pere Nicolauren lan hau nazioarteko estilo gotikoaren eredu bikaina da, eta haren ezaugarri nagusiak erakusten ditu: formen estilizazioa, xehetasunen eta egituren deskribapen preziosista eta kromatismo distiratsua. Aipagarriak dira, halaber, dekoratibismo handia eta izaera narratiboa. Konposizioak simetrikoak dira, baina modu sintetikoan irudikatutako arkitekturen zenbait diagonalez ematen die bizitasuna. Irudietako fisionomiak -bekoki zabalak, begi biribilak, argi ukituez argiztatutako sudur txikiak- artistaren berezko ezaugarriak dira. Ama Birjinaren mantuaren kolorea -biziagoa jatorriz- apalago agertzen da pasarte batzuetan, pigmentua degradatu egin baita. Hala ere, gorria, berdea eta urdina era orekatuan tartekatzeak ikusgarritasuna ematen dio gotikoko eredu dotore honi.

Hemen erakusten den predelak bederatzi eszena ditu, egurrezko euskarri bakarraren gainean denak. Puntu erdiko arkuen barruan daude sartuta, gingil ugarikoak dira intradosean eta arrosa leihoak dituzte beren artean; eta arkuak, aldi berean, soka formako apaingarri dituzten pilastrek eusten dituzte. Osagai horien urre-kolorea plano piktorikoan zabaltzen da, atzealde gisa; Berpizkundearen eta Igokundearen eszenetan ere gertatzen da. Baliabide hori, gainaldearen zizelkatzearekin batera, ohikoa da pintura gotikoan, eta irudikatutako ikonografiaren jainkozko izaera indartzeko balio dio. Atzealdeari dagokionez, irudi guztiak antzeko eskemaren araberako zuhaitz eta harkaitzen paisaia baten kontra ageri dira, eta modu sintetizatuan deskribatuta daude: pintzelkada bihurgunetsuak, kizkurra enbor eta adarretan, eta sigi-saga egiten duen marrazki bat. Baliabide horiek, eta harkaitzen koloreen txandakatzeak -grisa, berdea eta arrosa-, indartu egiten dute multzoaren erritmo efektua, eta jarraitasunaren irudipena ematen dute.

Zortzi pertsonaiek -santuak eta goiaingeruak-, ez denak ikonografia argiarekin, alde banatara banatzen dira, eszena nagusiari begira; bertan dago Kristo, aingeru batek eutsitako hilobi batetik ateratzen. Ezkerreko taldean irudikatutako bi santuak Santa Brigitarekin -Ama Birjinari buruzko ikuspenengatik- eta Santa Gertrudisekin -Jesus Marian haragitzen kontenplatzeagatik- identifikatzen dira, lotura baitute erretaula honen zentzuarekin; edonola ere, bi santuek ezaugarri berdinak eramaten dituzte, liburu bat eta arrosario bat, eta ez dira oso definitzaileak. Alde horretan daude, halaber, San Jeronimo, Eliza latinoaren aita gisa, kardinalaren jantziarekin eta tenplu txiki bat duela eskuan, eta San Migel goiaingerua, deabrua hiltzen. Eskuineko taldean daude Deikundearen goiaingerua, San Gabriel, eta ezaugarri definiturik gabeko beste santu bat, Santa Isabel behar duena, haurdun eta San Juan Bataiatzailearen ama; azken hori ondoren dator, identifikatu ohiduen gamelu larruz jantzia. Maria Magdalenak amaitzen du konposizioa, albotik eta mantu gorriarekin, ukendu ontzi bat duela ezkerreko eskuan.

Pere Nicolau Igualadan jaio zen (Bartzelona) eta valentziar eskolari atxiki ohi bazaio ere, han sendotu zelako haren estiloa eta garrantzizko aginduak jaso zituelako han, 1390 eta 1410 bitartean Katalunian eta Aragoin ere jardun zuela adierazten duten dokumentuak daude. Nicolaurekin ikasi zuten XV. mendearen hasieran Valentziako panorama artistikoan nagusi izan ziren zenbait artistek, eta askotan jardun zuen elkarlanean germaniar jatorriko Marçal de Sas artistarekin, garrantzi handia izan zuena valentziar Gotiko nazioartekoaren garapenean. [José Luis Merino Gorospe]

Bibliografia hautatuta

  • Post, Chandler Rathfon. The Hispano-Flemish Style in North-Western Spain. Cambridge, Massachusetts, Harvard University Press, 1933. pp. 570-577, il.
  • Post, Chandler Rathfon. A History of Spanish Painting. Harvard, Harvard University Press, 1930-1966. Vol. VII, Part. II, p. 788.
  • Saralegui, Leandro de. "Pedro Nicolau", Boletin de la Sociedad Española de Excursiones, n° XLVI. 1942. pp. 100-115.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. pp. 83-84, n° cat. 182. (Con el título Retablo de los Gozos de la Virgen María, y atribuido a NICOLAU, Pere).
  • Hériard Dubreuil, Mathieu. "Le gothique à Valence I", L'Oeil : revue d'art mensuelle, n° 234-235. 1975. pp. 15-17, il.6.
  • Heriard Dubreil, Mathieu. Un chemin essentiel du gothique international : Valence [tesis doctoral]. Paris, 1983. s.p.
  • Heriard Dubreil, Mathieu. Valencia y el Gótico Internacional. Valencia, Alfons el Magnànim, 1987. pp. 104-110, il. 284, 286, 288, 289, 297, 299.
  • Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. "Restauración del Retablo de Pere Nicolau ”Los Gozos de la Virgen María”", Urtekaria 1987 : asterlanak, albistak = Anuario 1987 : estudios, crónicas. 1988. pp. 19-37.
  • Rodrigo Zarzosa, Carmen. "Aproximación al Retablo de Pere Nicolau ”Los Gozos de la Virgen María” en el Museo de Belas Artes de Bilbao", Urtekaria 1988 : asterlanak, albistak = anuario 1988 : estudios, crónicas. 1989. pp. 9-25.
  • Lacarra Ducay, María del Carmen. "Cinco tablas del taller del pintor aragonés Blasco de Grañen, c. 1422-1459", Urtekaria 1988 : asterlanak, albistak = Anuario 1988 : estudios, crónicas. 1989. pp. 25-34.
  • Rodrigo Zarzosa, Carmen. "El Retablo de ”Los Siete Gozos” del Museo de Bellas Artes de Bilbao", Archivo de Arte Valenciano, n° 71. 1990. pp. 39-46.
  • Galilea Antón, Ana María. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700) [tesis inédita]. 1993. pp. 66-83, figs. 44, y de 44a a 44p. (Con el título 'Retablo de los Gozos de la Virgen María', y atribuido a Pere Nicolau)
  • Galilea Antón, Ana María. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700) [tesis inédita]. 1993. pp. 143-164. (Con el título Retablo de los Gozos de la Virgen María, y atribuido a Pere Nicolau)
  • Galilea Antón, Ana María. "La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1994 : asterlanak, albistak = Anuario 1994 : estudios, crónicas. 1995. pp. 15, 35, 41. (Con el título Retablo de los Gozos de la Virgen María, y atribuido a Pere Nicolau)
  • Galilea Antón, Ana María. La pintura gótica española en el Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1995. pp. 88-103. (Con el título ”Retablo de los Gozos de la Virgen María”, y atribuido a Pere Nicolau)
  • Spanyol mestermuvek a Bilbaói Szépmuvészeti Múzeumból [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Banco Bilbao Vizcaya , 1996.
  • Tradition and modernity in basque painting, 1880-1939 = Tradición y modernidad en la pintura vasca, 1880-1939 [Cat. exp.]. Southampton ; Bilbao, Southampton City Art Gallery ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997.
  • Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. pp. 54-57.
  • Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 12.
  • L'art gotic a Catalunya. Pintura II : el corrent internacional. Barcelona, Enciclopèdia Catalana, 2005. p. 34..
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 17.
  • La Corona de Aragón, siglos XII-XVIII [Cat. exp.]. Valencia, Generalitat Valenciana, 2006. p. 416.
  • La época dorada de la pintura valenciana, siglos XV y XVI [Cat. exp.]. Valencia, Generaitat Valenciana, 2007. pp. 81-85, il. 55-57.
  • Company, Ximo ... [et al.]. Exposició La Llum de les imatges : Lux Mundi, Xàtiva 2007 : libro de estudios. Valencia, Generalitat Valenciana, 2007. p. 521. (La Anunciación)
  • Favà Monllau, Cèsar. "La Mare de Déu dels Àngels de Tortosa i el seu pas per l'àmbit privat", Porticvm : revista d'estudis medievals, n° 2. 2011. pp. 79-80.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 16, n° cat. 5.
  • Hay más en ti : imágenes de la mujer en la Edad Media, siglos XIII-XV [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes, 2011. pp. 226-231.
  • Bustreo, Federica. Musée des Beaux-Arts de Bilbao : maîtres anciens et première moitié du XX siècle. Florencia, Scala Group, 2011. pp. 18-21.
  • Ruiz i Quesada, Francesc. "L'art del 1400 i els pintors del bisbat de Tortosa", Retrotabulum : estudis d'art medieval, n° 6. 2012. pp. 5-6, 8, 14-15, 23.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 16, n° cat. 5.
  • Llanes Domingo, Carme. L'Obrador de Pere Nicolau : l'estil gòtic internacional a València, 1390-1408. València, Universitat de València, 2014. pp. 55, 59, 61, 69-71, 75, 77, 80, 82, 106, 144,-145, 269, 270, 275, 276, 278, 295, 298, 308, 314, 403, 471, 472, 478, 515, 538.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 15.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 15.
  • Baixauli Comes, Vicent. [El desaparecido retablo de Pere Nicolau en la antigua iglesia de Alfafar]. [2015]. pp. 1-55.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 32-33, sin n° cat. (solo la predela)
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 32-33, sin n° cat. (solo la predela)
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 32-33, sin n° cat. (solo la predela)
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 32-33, sin n° cat. (solo la predela)
  • Merino Gorospe, Jose Luis. "El Retablo de los siete gozos de la Virgen María de Pere Nicolau en el Museo de Bellas Artes de Bilbao : aportaciones para la reconstrucción de su estructura e historia material", Memòria d'Alfar, n° XI. 2018. pp. 171-188, il.
  • Manterola, Ismael [coord.]; Onaindia, Mikel [coord.]. "Bilbao 1919 : la Exposición Internacional de Pintura y Escultura = Bilbao 1919 : Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketa [Recurso electrónico]", Boletin 11 = Bulletina 11. 2019. pp. 54, 65.
  • Villanueva Edo, A. "Medicina e Historia en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Gaceta médica de Bilbao, n° 7-8. 1978. pp. 629-634, 651-657, il.

Andre Mariaren zazpi bozkarioen erretaula