Bilduma online eta irudien salmenta
Adan eta Eba Paradisutik atera ostean
Leyden, Lucas Van
Leiden (Herbehereak), 1489/1494-Leiden (Herbehereak), 1533
Xixela paperean
16,5 x 12,1 cm
L (eskuineko behe-angeluan, kartela batean)
1510
82/820
María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an
Grabatuaren estiloa, artista honen grabatu gehienena bezala, oso pertsonala da nola teknikaren hala ikonografiaren ikuspegietatik, originaltasun handiko lana da. Adan eta Eba, egotziak izateko unean biluzik azaldu beharrean, halaxe irudikatu ohi baitira, txiroki jantzita ageri zaizkigu, seme nagusi Kain Ebaren besoetan dagoela. Genesiaren testuari egiten omen dio erreferentzia eszena honek, Jaunak Adani "Zure izerdiz irabaziko duzu ogia" eta Ebari "Oinazez erdituko dituzu seme-alabak" esan zieneko pasarteari. Lucas van Leyden garai aurrerreformistakoa da, Devotio Modernoaren joeraren baitan, eta hark landu zituen erlijio giroko eszena asko eta asko hurbildu egiten dira pertsonaien gizatiartasunera , gerora Rembrandtekin, Barrokoko grabatzaile handiarekin, era berean sortzez Leydengoa zenarekin, gertatuko zen bezala, izan ere, aitzindari izan zuen Rembrandtek. (Concha Huidobro, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Catalogue of important Old Masters engravings, colour prints, etchings. London, Sotheby and Co., 1936. n° cat. 74.
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 176, n° cat. 46-a. (Con el título Adán y Eva echados del Paraíso)
- Jacobowitz, Ellen S. Lucas Van Leyden : engravings and etchings. New York, Abaris Books, 1981. p. 142. N° cat. 11 (343)
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 24-25. (Con el título Adán y Eva después de la expulsión del Paraíso)
- Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 51-52.