Ellas VIII: Lorea Alfaro María Blanchardekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ikuspuntuak

Ellas VIII: Lorea Alfaro María Blanchardekin

Femme assise, c. 1928

Alfarok Blancharden obrako leku definitu gabeei erreparatzen die. Horietan, hitz egin aurretik, egileak zirriborroak egiten ditu, eta espazioak, tolesdurak eta elkarguneak sortzen ditu, pintzelkada segurua bezain garrantzitsuak ia-ia. Alfarok, Isabel Naveránekin batera, adierazten du erreferentzia zer den berarentzat, orain, hemen, erreferentzia afektuak direnean, eta afektuak erreferentzia.

Hizkuntza:

Castellano / Euskara / English

Lekua:

Proiektu digitala. Museoaren webgunea eta YouTubeko kanala

Norentzat:

Arrunta

  • Zinema eta bideoa
  • Digitalak & Multimedia

 

Ikusi hemen
Kredituak

Proiektuaren koordinazioa eta zuzendaritza: Mª Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Arte Ederren Bilboko Museoa
Zuzendaritza artistikoa eta muntaketa: Tamara García Iglesias
Muntaketa teknikoa eta kolorea: Maialen Sarasua Oliden y Olaia Nogales
Kamera: Alain García
Zuzeneko soinua: Iñigo Azkue
Azpitituluak eta transkripzioak: Paula Gómez y Júlia Gaitano Mendizabal
Artistak: Lorea Alfaro

Iraupena: 11′ 16”

Gonbidatuari buruz

Lorea Alfaro (Lizarra, Nafarroa, 1982)

Lorea Alfaro artista da. 2014an, L/\. Una marca hueca, L/\ (3l3a), jarri zuen abian, irudia sortzeko ingurune babestu bat sortzeko. Bere lanaren ezaugarria edertasun lasai, biluzi eta zuzena agertzen uztea da. Hona hemen bere proiektu berrietako batzuk: do mess with me, Artium (Gasteiz, 2021); NLB, Nafarroako Museoa (Iruñea, 2021); No lo banalices, CarrerasMugica galeria (Bilbo, 2018); <3 S P S <3, Tabakalera (Donostia, 2017); Tú, Jorge Oteiza Museoa Fundazioa (Altzuza, 2017) edo/eta Jon Otamendi artistarekin elkarlanean egindako lanak: High seas, MDT (Stockholm, 2022); 2020, Joan Miró fundazioa (Bartzelona, 2021); Ven a mi cara, CarrerasMugica galeria (Bilbo, 2020); El mundo o nada, Moisés Pérez de Albéniz galeria (Madril, 2017).

Artelanari buruz

Femme assise (Emakumea eserita), c. 1928

María Blanchard

Jostunaren irudia, oihala esku artean duela eta, haren alboan, saski bat, mahai baten gainean, beste konposizio batzuetan ere ageri da, bere ingurune hurbileko neska bat baitzen.

Irudi hau espazio hertsi batean kokatzen du, eta molde egituratu sinpleen bidez, marrazten du irudia, bere depresio egoeraren tristura eta nahigabea darizkiola; bere izatearen ispilu baten modukoa da, ihesi doakion bizitza baten lekukotasun intimoa

Ikusi artelanaren fitxa >