Berriak
14-06-21
Ana Laura Aláez
Portadoras queer: el doble y la repetición
Queer eramaileak: doblea eta errepikapena lana, betiereko joan-etorrian dauden genero-identitate ez-bitarretatik abiatutako irudikatze-ariketa, modu bat baino gehiagotan sailka daiteke, eta denak dira aldi berean posible: manifestua, musika-bideoa, performancea, egunerokoa, katalogo bisuala, trailerra… Dantza, marrazketa eta eskulturari buruzko erreferentzia ugari ditu obrak, eta Daniel Holc (Ascii.Disko) musikariaren musika elektronikoa da hari eroalea.
Ana Laura Aláezek (Bilbo, 1964) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, laurogeiko hamarkadaren amaieran. Laster gehitu zion bere lanari genero-ikuspegia, tradizioz eskultorikotzat jo ez diren materialak eta prozedura-estrategiak erabilita. Arin lortu zuen presentzia nazioartean, eta 2001ean Veneziako Bienalaren Espainiako pabiloian parte hartu zuen. 2013an Gure Artea saria eman zioten, bere ibilbideari eta ekarpen artistikoari aitortza egiteko.
Queer eramaileak: doblea eta errepikapena BBVA Fundazioaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko 2018ko Bideoartea Sortzeko MULTIVERSO Bekari esker garatu da.
ARTISTAREKIN TOPAKETA
Ekainak 22 (asteartea), 19:00etan, Auditoriumean
Sarrera dohainik. Leku-kopuru mugatua>
Erreserbak hemen
Streaming bidez emango da gure YouTubeko kanalean
Ana Laura Aláez. Queer eramaileak: doblea eta errepikapena