Erosi: "Eduardo Arroyo. Obra gráfica IV [1997-2018)". Bilboko Arte Ederren Museoaren

Eduardo Arroyo. Obra gráfica IV [1997-2018)

Eduardo Arroyoren (Madril, 1937-2018) interes artistikoetan pintura ez ezik, literatura, eskultura eta estanpazioa ere biltzen ziren. Bere ibilbide osoan zehar guztiz eraginkorrak izan ziren hizkuntza horiek, bere irudi eta ideia desmitifikatzaileak islatzeko.  

1960ko hamarkadaren hasieraz geroztik grabatuaren alorrean jardun zuen, eta bizitza osoan eutsi zion zaletasun horri. Hala, garrantzizko corpusa osatu zuen era askotako tekniken bitartez paper gainean egindako lanekin: litografia, akuafortea, punta lehorra, urtinta, pochoirra, linograbatua eta xilografia, besteak beste.

30%

21,00

+
30%