Berriak
28-05-19
“Zuloaga 1870-1945” aktibitateak
HITZALDI-ZIKLOA: ZULOAGA 1870–1945
Mikel Lertxundi Galiana eta Javier Novo González erakusketaren komisarioen eskutik, 3 hitzaldiko zikloa egongo da. Hitzaldi horietan Ignacio Zuloagaren bizitzan eta obran sakonduko da, munduko panorama artistikoko protagonista garrantzitsua eta XX. mende hasierako pintura figuratiboaren erreferente absolutua baita.
19.09.18
Zuloaga Zuloagaren aurretik (1870-1898)
19.09.25
Zuloaga (1898-1924)
19.10.02
Zuloaga Zuloagaren ondoren (1925-1945)
Asteazkenetan, 19:00etan, Auditoriumean
Prezioa: publiko orokorra: 30 € / Museoaren Lagunak: 20 €
Babeslea: BBK
“ZULOAGA DELA-ETA” ZINEMA-ZIKLOA
Urte horretan Gaztelako herrietan eta hango ohituretan jarri zuen arreta, eta nostalgia eta pesimismo apur batez irudikatu zuen, azken koloniak galdu ostean, nazioarteko eragina galdu zuen eta sozialki eta politikoki hondatzen ari zen Espainia. Mende amaierako egoera dramatiko horretan, 98ko belaunaldia osatzen zuen intelektual erregeneratzaileen taldeak Zuloagaren margolanetan ikusi zuten euren literaturaren ezaugarri zen atzerapen nazionalari egindako salaketaren paradigma.
Zuloaga 1870-1945 erakusketa dela-eta, José Julián Bakedanok antolatutako zinema-zikloak 98ko belaunaldiko idazleen obrak erreferentzia gisa hartzen dituzten filmak eskainiko ditu. Hamar saio izango dira guztira, eta honako liburu hauetan oinarritutako izen bereko filmak ikusi ahal izango dira pantailan: Miguel de Unamunoren La tía Tula, Pío Barojaren Las inquietudes de Shanti Andía, Zalacaín el aventuro edo La busca eta Ramón María del Valle-Inclánen Flor de Santidad, bai eta Sonata de Otoño eta Sonata de estío lanetan oinarritutako Sonatas (Las aventuras del marqués de Bradomín) lana ere. Horrez gain, Azorínen La guerrilla, Manuel eta Antonio Machadoren La duquesa de Benamejí eta Valle-Inclánen Luces de Bohemia antzerti-testuen moldaketak ere proiektatuko dira, bai eta Antonio Machadoren Campos de Castilla liburuko "La tierra de Alvargonzález" poeman oinarritutako La Laguna Negra filma ere. Lan horiek guztiek agerian jartzen dute belaunaldi horren literaturak eta Ignacio Zuloagaren obra askok garaiko errealitate sozialarekin zuten konpromisoa.
19.05.31
La tía Tula
Miguel Picazo, 1964
9.06.02
La guerrilla
Rafael Gil, 1972
19.06.07
Las inquietudes de Shanti Andía
Arturo Ruiz Castillo, 1947
19.06.09
Zalacaín el aventurero
Juan de Orduña, 1955
19.06.14
La busca
Angelino Fons, 1966
196.06.16
La duquesa de Benamejí
Luis Lucia, 1949
19.06.21
La Laguna Negra
Arturo Ruiz Castillo, 1952
19.06.23
Sonatas (Las aventuras del marqués de Bradomín)
Juan Antonio Bardem, 1959
19.06.28
Flor de santidad
Adolfo Marsillach, 1973
19.06.30
Luces de bohemia
Miguel Ángel Díez, 1985
Ostiraletan eta igandeetan, 19:00etan. Auditoriumean
Doako sarrera auditoriuma bete arte
Sarrerak museoko leihatilan egongo dira eskuragarri proiekzioaren egunean bertan