Berriak
09-05-19
“Zubietako Goyak” Hitzaldiak
1780ko hamarkadaren amaieran, Francisco de Goyak Antonio Adán de Yarzaren, María Ramona de Barbachano emaztearen eta Bernarda Tavira amaren erretratuak pintatu zituen; Bizkaiko familia goren bateko kideak ziren hirurak. Erretratuak familia-etxean, Ispasterko (Bizkaia) Zubieta jauregian, egon ziren, Gerra Zibila piztu zen arte. Orduan, Euzkadiko Gobernuak jaso egin zituen, eta Parisera bidali, beste bilduma batzuekin batera, 1937ko Erakusketa Unibertsalean parte har zezaten.
Hiru margoak ez ziren inoiz ikusgai jarri, eta legezko jabeari, María Adán de Yarzari, itzuli zitzaizkion; izan ere, Frantzian zegoen erbesteratuta. Leinu honen oinordekoek orain arte gorde dituzte margoak, baita horiek Baionara garraiatzeko fabrikatutako 10. zenbakidun kutxa ere. 80 urte geroago, Zubietako Goyak erbestetik itzuli dira, eta azterketa eta zaharberritze lanen ondoren, orain lehenengoz aurkezten dira komunitate zientifikoaren eta publiko orokorraren aurrean.
HITZALDIAK
2019.05.15
“Los Goyas de Zubieta. Claves de su estudio”
José Luis Merino Gorospe, Bilboko Arte Ederren Museoko teknikaria
TOKI GUZTIAK BETE DIRA
2019.05.22
“Los Goyas de Zubieta durante la Guerra Civil española”
Francisco Javier Muñoz Fernández, Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historiaren irakasle titularra
TOKI GUZTIAK BETE DIRA
19:00etan, Auditoriumean.
Doako sarrera, leku-kopurua bete arte.
Gonbidapenak, museoko leihatilan egunean bertan edo aurrez webgunean erreserbatuta: