Berriak
09-11-19
ZINEBI 61
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 61. edizioa da aurtengoa. Egitarauan, urtero legez, beraien ibilbidea eta zinema garaikideari egin dioten ekarpena dela-eta, Ohorezko Mikeldiarekin saritu dituzten zinemagileen lanak daude.
Oraingoan, hauek izango dira sarituak: Márta Mészáros hungariar zinemagilea, Claire Simon frantziar errealizatzailea eta Wang Bing txinatar zuzendaria. Jaialdiaren baitan, museoko auditoriumean beraien fi lm garrantzitsu edo berrienetako zenbait emango dira, eta, era berean, jardunaldiak antolatuk dira, motibazio etiko eta estetikoei eta fi lmografien sormen prozesuei buruz hitz egiteko.
Lekua
Museoaren Auditoriuma
Prezioa
3,5 €
Hizkuntza
Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin

Claire Simon
Entzutearen trantzea. Claire Simonen zinea
Ikasitakoak destilatu nahi izango bagenitu Le village filmeko protagonistek mahats-uxuala destilatzen duten bezalaxe, Claire Simonen filmografian, erreala den hori eszenaratzeko beharra izango litzateke funtsezko irakaspenetako bat. Horren inguruko zalantzarik ez du filmatutako topografiak pertsonaia bat gehiago bailitzan berreskuratzen duen horrek (Récréations filmeko patioa, Géographie humaine eta Gare du Nord-en ageri den geltokia, Le bois dont les rêves sont faits-eko basoa, "the village", ). Jean Rouch-ek sortutako Varan Atelier-etako ikasle bikaina izan zen Simon, eta, halaxe, zine zuzena egiteko moduen eta cine-trance delakoaren eragin nabarmena darie egiten dituen filmei. Eskola hartatik jaso du funtsezko premisa bat: zuzentzea ez dela manipulatzearen sinonimoa, baliabidearen beraren kontzientzia hartzea baizik, eta, hortaz, oinarri gisa hartu behar dira ikuspegia sortzeko ezinbestekoak diren sorkuntza partaidetua eta esku-hartze etikoa.
Erreala denaren alderdirik sakonena erakusteko orduan, zinearen kode eta prozesuak hibridatzean aditua da Simon, eta, zentzu horretan, protagonisten historiekin, entzutearekin konprometitutako praktika zinematografikoaren adibide argia dira bere filmak. Eta konpromiso zinematografiko horrek behar-beharrezkoa du inplikazio fisikoa, kamera esku artean hartzea eta enkoadraketa kontrolatzea, historia kontrolatu ahal izateko, historiaren bidez erakartzeko, historia bera gorpuzteko zinea egiteko, azken batean. Trantzea eta konpromisoa hor dira Lussaseko biztanleak entzun/filmatu dituenean, baita eskari bidez sortutako T.nk (Le village) dokumentalean plataforma aurrera eramateko eztabaidak entzun/filmatu dituenean ere; trantzea eta konpromisoa hor dira Le Fémis zine-eskolan sartzeko probak egiten ari diren ikasleak entzun/filmatu dituenean (Le concours), edo bakardadea (Premières solitudes) eta gazteen arteko maitasuna (800 kilomètres de différence Romance) entzun/filmatu dituenean; baita emakumeen askatasun-bilaketa entzun/filmatu duenean ere (Les bureaux de Dieu)
Ospatu berri den Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones jaialdian Simonek adierazi zuenez, entzuteko ekintza bera da gakoa, filmatua izaten ari den pertsona horrengan arreta jartzea; baina, era berean, eszenan agertzen diren pertsonei elkar entzuteko eskatzea ere bada, horrela soilik sortzen delako harreman egokia. Hala, zinemagilearen hitzetan, "hitzak aireko gaztelu gisa altxatzen dira, eta esperientzia zinematografiko bilakatzen dira", horrela, trantze filmikoa sortzen delarik. Elkarrizketaren arteak zoria baloratzeko eta nork bere mesedetan erabiltzeko gaitasunak uztartzen ditu. Harreman egokiak sortzeko gaitasunaren bidez, historia handien baitan historia txikiak bereizi ahal izaten dira. Izan ere, eskolako patio batean sartzen da gerra. Vincenneseko basoan sartzen da Kanbodia. Frantzia hegoaldeko herrixka batean sartzen da zine dokumental konprometituaren itxaropena. Eta hortxe dago Claire Simonen zinea, entzuten.
Marta Nieto Postigo
Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones
-
09 | 11 | 19
11:00 h [ CLAIRE SIMON: Masterclass ]
Aldi bereko interpretazioa egongo da
Doako sarrera; leihatilan jaso behar da
17:00 h [ CLAIRE SIMON: Proyección ]
Le village / The Village (1/2 Zatia)
Claire Simon, 104', 2019
Frantziako Hego Ardecha eskualdeko herri txikia da Lussas. Egiazko herri hau, karramarro eta mahastiz josia, film dokumentalen Hollywood bilakatzen ari da; izan ere, pertsona talde bat telebista kanal berria sortzeko prestatzen ari da. Utopia inozo horretatik hasita, eta goi-mailako teknologian oinarritutako Internet-tresna baten inauguraziora bitarte, garaiotako abenturaren erretratu berezia egiten du Claire Simonek.
19:00 h [ CLAIRE SIMON: Proyección ]
Le village / The Village (2/2 Zatia)
Claire Simon, 104', 2019
Frantziako Hego Ardecha eskualdeko herri txikia da Lussas. Egiazko herri hau, karramarro eta mahastiz josia, film dokumentalen Hollywood bilakatzen ari da; izan ere, pertsona talde bat telebista kanal berria sortzeko prestatzen ari da. Utopia inozo horretatik hasita, eta goi-mailako teknologian oinarritutako Internet-tresna baten inauguraziora bitarte, garaiotako abenturaren erretratu berezia egiten du Claire Simonek.

Wang Bing
Wang Bing, edo Erdialdeko Inperioaren bazterrak
2003. urtean Marseillako Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian bertan bizi izan ez zutenei zail egingo zaie nazioarteko zirkuituan Wang Bing-en (王兵, Xi'an, 1967) lehenengo filma etenarazteak eragindako inpaktuaren handitasuna ulertzea. West of the Tracks (铁西区, 2003) lanaren 550 minutuek Tie Xi industrialdearen erretratu makala eskaintzen digute; Shenyang hiriko unibertso erraldoi eta hondatu hark gainbehera motel baina geldiezina bizi izan zuen joan den mende bukaeran. Aldaketa handietan murgildutako Txinan, egitura izoztu eta zaharkitu hartako langileen egunerokotasunaren bidez islatu zuen Bing-ek Jiang Zemin-en «Erdialdeko Inperioaren» irekitasun-joera haren alde iluna, Tiananmen-eko manifestazioen eta herrialdea munduko bigarren potentzia ekonomiko bilakatzearen erdibidean. Une hartan, etorkizunean ahaztuak izango ziren pertsonengan begirada finkatzea erabaki zuen Wang Bing-ek; hau da, garatzen ari zen ekonomia berdingabe haren makineria koipeztatzen zuen masa proletario isilari ahotsa emateko hautua egin zuen.
Lehenengo film luzearen bitartez, Bing-en ibilbide osoan presente izan den lan-ildoetako bat ezarri zuen; izan ere, historiaren marjinetan dauden pertsonak bilakatu izan ditu beti dokumentaletako protagonista. Pertsona horien eguneroko biziraupenaren tratamendu zehatzak bi oinarri ditu: elkarbizitza luzean zehar zuzendariak pertsonaiekin sortzen duen harremana, eta lanetan agertzen diren pertsonek grabatuak izaten ari direla "ahazteko" bideoak dituen aukerez baliatzeko abagunea (hasiera-hasieratik izan da zinemagile digitala da, mende honetan soilik argitaratu den lanaren ikus-entzunezkoaren maisua).
Behaketa-dokumentalaren izen handietako bat dugu aurrean; izan ere, Wang Bing-ek koherentzia eta zorroztasun handiz garatu du ibilbide eredugarria, besteak beste, Venezia, Locarno, Busan edo Yamagatako jaialdietan aitortua izan delarik. Hark berak beharrezkotzat jotako denbora hartu dute filmek, ez filma jasoko duen merkatuak ezarritakoa. Izan ere, behar beste denbora hartzea garrantzitsua da bere herrikide batzuek duintasun osoz bizi duten (edo bizi izan zuten) eskasiara zintzotasunez hurbiltzeko: haur, gazte eta zaharren eskaletasunetik hasita, bere herrialdean sasi-esklabutzatik hurbil dauden lan-baldintza tamalgarrietan lan egiten duten belaunaldi berrietara bitarte. Bide horretan, aipamen berezia egin izan dio memoria historikoari, esate baterako, Mao Zedong-en erregimenak ezarritako lan behartuen eremuetatik bizirik irten ziren pertsonen testigantzak biltzen dituzten lan bikainak sortuta Fengming, A Chinese Memoir (和凤鸣, 2007) edo Dead Souls (死靈魂, 2018) filmak besteak beste.
Rubén Corral
-
10 | 11 | 19
17:00 h [ WANG BING: Proiekzioa eta topaketa ]
喜洋塘 – Xi Yang Tang (Happy Valley)
Wang Bing, 49', 2009-11
Yunnan probintzian, 3.000 metroko altitudean dagoen goi-lautada batean. Eskualde atzeratu bat.
Xi Yang Tang herriko biztanleek muturreko pobrezia eta eskasia bizi dute. Haurrak anai-arreba
txikiagoak zaintzeaz arduratzen dira batez ere, eta gurasoei laguntzen diete eguneroko egitekoetan..Tong Dao / L'argent du charbon (Coal Money)
Wang Bing, 52', 2009
Txinaren iparraldean, Shanxiko mehatzeak eta Tianjin portu erraldoia lotzen dituen ikatzaren
errepidean, 100 tonako kamioien gidariak joan-etorrian ari dira etengabe, egunez zein gauez.
Bide bazterrean egoten dira prostitutak, poliziak, xantaiagile ziztrinak, garajeen jabeak, mekanikariak遗址 – Yizhi (Traces)
Wang Bing, 30', 2014
Jiabiangou (The Ditch) filmatzen ari zen bitartean, Wang Bing Gobiko basamortura bidaiatu zen,
berrogeita hamarreko hamarkada bukaeran erregimen komunistak “lanaren bidez berriro hezteko”
ezarritako eremuetan milaka pertsona bizi eta hil izan ziren leku bertsuetara. Bing-ek
basamortuko eszenak eta hezur abandonatuak filmatu zituen; horiek guztiak agerian uzten
dute garai hartan gertatutakoa, gaur arte lurperatuta egon dena.Topaketa
11 | 11 | 19
19:00 h [ WANG BING: Proiekzioa ]
无名者 – Wu Ming Zhe (Man With No Name)
Wang Bing, 97', 2009
Man with No Name filmean, film berri bat prestatu bitartean Beijing kanpoaldean topatutako
gizon baten bizitza kontatzen du Bing-ek. Izenik gabeko gizon hori lur-azpian bizi da, literalki;
bizitza erabat burujabea dauka kobazulo batean. Wang Bing-ek lau urtaroetan zehar egin dio
jarraipena gizonari. Denbora tarte horretan ez da ezer gertatu, baina, aldi berean, dena gertatu
da

Márta Mészáros
Milaka hitz biltzen dituzten irudiak. Márta Mészáros-en zinea
XX. mendearen erdialdean, zinemagileen belaunaldi oso batek (Márta Mészáros bera, Mai
Zetterling, Liliana Cavani eta Agn.s Varda, besteak beste) zinemagintzara jauzia egin zuen
ustekabean. Márta Mészárosek, belaunaldi-kideek bezala, zentzuz jositako irudiarekiko pasio
erradikala erakusten du bere egitekoan, eta eguneroko afektuen pultsua islatzeko gai diren
kontakizunak baliatzen ditu.
Egun bere lana berrikusita, liluratu egiten gaitu haren narrazioetan denboren eta espazioen
eraikuntza eta artikulazio trebeak. Enkoadraketa bikainen zehaztasuna, pertsonaiekin bat datozen
edota horiek aurkezten dituzten travelling bidezko sekuentzia-planoen erabilera aparta,
plano/kontraplano usatuari uko egiten dion elkarrizketen erabilera zirkularra, errespetuz
jositako eszena intimoetan pertsonaien lehenengo planoak
Ikuskizunetik at dagoen kamera
darabil, espresibotasun egarriz.
Eta ezaugarri horiek guztiak baliatuz jorratzen ditu askotariko gaiak: sexualitatea, soldatapeko
lana, etxeko espazioa, amatasuna, belaunaldien arteko harremanak, sistematik at ematen den
konplizitateen bistaratzea eta pertsonaien arteko enpatia
Horien guztien bitartez, desiotako
bizitza librea bizi ahal izateko erresistentzia erradikala islatzen du. Guztiari ematen dio merezitako
denbora Mészárosek.
Emakume langileak ageri dira, lantegietan, sukaldeetan, baratzeetan, bulegoetan eta instituzioetan.
Pertsonaien eguneroko bizitzako denborak istorioak lagundu eta osatzen ditu. Protagonistak
emakumezkoak ia guztiak historia ofizialari kasu honetan Hungariakoari kargu
hartzeko asmoz daude bertan, alderdi pertsonalenetik, politikoa ere baden horretatik, haren
larderia eta dogmatismoa kolokan jartzeko asmoz. Filmografian islatzen diren hurrengo hamarkadetan,
aurreiritziei aurre egin behar dioten emakumeak dira protagonista; aldarri eta
diskurtsorik behar izan gabe, haize kontra erabakiak hartzen dituztenak. Gertakariak besterik
ez ditu islatzen, feminismo filmiko delikatu, eztabaidaezin eta pragmatiko baten bidez.
Nazioarteko jaialdi ugarik baloratu eta saritu dituzte bere lanak, baita, ahanztura gailentzean,
zinemagileen filmografiak mimatu dituzten jaialdiek tarteka berreskuratu ere (Festival de Films
de Femmes de Créteil jaialdiak kasu). Orain, ZINEBIk eskainiko ditu haren obra eta ibilbidea,
zinearen maisu handia izan den eta den emakume honi merezitako omenaldia egite aldera.
Eskerrik asko.
Marta Selva Masoliver
Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones
-
12 | 11 | 19
17:00 h [ MÁRTA MÉSZÁROS: Proiekzioa ]
Szép lányok, ne sírjatok! (Don't cry pretty girls)
Marta Mészáros, 85', 1970
Bost mutil eta neska bat banda handien zaleak dira, eta kontzertuz kontzertu joaten dira haien atzetik. Juli, mutiletako baten neska-laguna, musikari batekin maitemindu da eta harekin ihes egingo du. Mutil-lagun jeloskorra eta bere lagunak haiei segika ibiliko dira. Bat-batean, maitaleak bere hautu propioa egiten utzi dio Juliri.
19:00 h [ MÁRTA MÉSZÁROS: Proiekzioa ]
Napló gyermekeimnek (Diary for my children)
Marta Mészáros, 106', 1984
Juli umezurtza eta haren aitona-amonak Sobietar Batasunetik etxera itzuli dira 1940ko hamarkada
bukaeran. Magda izekok komunismoan fede itsuan oinarrituta hezi nahi du nerabe
burugogorra. Baina ez du arrakastarik izango. Gurasoen memorian ikertu ahala helduko da Juli. -
13 | 11 | 19
17:00 h [ MÁRTA MÉSZÁROS: Proiekzioa ]
Holdudvar (Binding sentiments)
Marta Mészáros, 81', 1969
Edit oparotasunean bizi izan da, alargundu egin den arte. Luxuzko bizitza utzi eta histeriari amore eman izana aurpegiratu dio István semeak. Semearen erabakiz, Katik -haren neska-lagunak- zaintzen du Edit. Edit aldatzeko ahulegia izan arren, István-en basakeriak harrituta dago Kati, eta hura uztea erabakiko du.
-
14 | 11 | 19
17:00 h [ MÁRTA MÉSZÁROS: Proiekzioa ]
Eltávozott nap (The girl)
Marta Mészáros, 90', 1968
Neska batek ehun-lantegi batean lan egiten du, gurasoentzat ikertzen duen bitartean. Amarekin
elkartzen denean, bere egiazko identitatea ezkutuan gordetzeko eskatuko dio horrek. Neska
erabat bakarrik sentituko da, eta harreman laburrak izaten hasiko da; horrela, aitaren heriotzaren
berri eman dion gizon lasaka bati lagunduko dio.19:00 h [ MÁRTA MÉSZÁROS: Proiekzioa ]
Mészáros Lászlóemlékére (In memoriam)
Marta Mészáros, 14', 1978
Lászlo Mészaros eskultore bikainaren bizitza eta artea.
Örökbefogadás (Adoption)
Marta Mészáros, 90', 1975
Emakume alarguna da Kata; inguratzen duen hutsaltasunetik ihes egin nahi du,eta ezkonduta
dagoen maitalearekin seme-alaba bat eduki. Egun batean, etxetik ihes egin duen neskato batek
aterpea eskatu dio. Institutua uzten eta maite duen mutilarekin ezkontzen lagunduko dio Katak.
Eta institutuko haur bat adoptatuko du.