Berriak
17-03-17
Zine-zikloa berria
"Renoir: intimitatea" erakusketa
Pierre-Auguste Renoirri eskainitako erakusketa dela-eta, pintoreari eta haren garaiari buruzko zikloa antolatu du.
Programari hasiera emateko, Gilles Bourdosek 2012an filmatutako Renoir lana izango dugu, artistaren kontakizun biografikoa. Ondoren, Bertrand Tavernierren Un dimanche à la campagne (1984) etorriko da, Frantziako landazabalera egindako hurbilpen hunkigarria, eta artearen eta bizitzaren arteko harremanari buruzko elkarrizketa dena. Gero, Une partie de campagne (1946) film ertaina proiektatuko da. Bertan, Jean Renoirrek omenaldia egiten dio aitari, eta zinemari eta pinturari buruz hausnartzen du haren koadroen bidez. Azkenik, Fernando Truebaren Belle Époque izango dugu ikusgai ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 1993an. Garai hartako espiritua ekartzen digu gogora, pintore bitxi baten eta haren lau alaben istorioaren bidez.
|
|
---|---|
Renoir. Gilles Bourdos (2012). |
Otsailaren 24an (ostirala), 19:30ean |
|
|
Un dimanche à la campagne. Bertrand Tavernier (1984). |
Martxoaren 3an (ostirala), 19:30ean |
|
|
Une partie de campagne. Jean Renoir (1936). |
Martxoaren 10ean (ostirala), 19:30ean |
|
|
Belle Époque. Fernando Trueba (1992). |
Martxoaren 17an (ostirala), 19:30ean |
|
Sarrera doakoa da, eta proiekzioaren egun berean hartu ahal izango da museoko txartel-leihatilan.