Berriak
26-05-11

Zaindu- El Museo Restaura programa 2011
Bilboko El Corte Inglések babestuta, Zaindu–El Museo Restaura programak helburu bi ditu: artelanak zaintzeko eta zaharberritzeko tratamenduak egitea eta tratatutako artelanak sakon ikertzea. Aurten hautatu diren mihiseak hauek dira: mihiseen artean, Itsasoko emakumeak Gustavo de Maezturena (1887-1947), Conversation piece, cum tiffin (Elkarrizketaren eszena, bazkaria) eta Conversation piece, just leisure (Elkarrizketaren eszena, aisialdia) José María de Ucelayrenak (1903-1979), eta Sanson eta Dalila Pieter van der Werff (1665-1722) artistarena; Milizianoak Extremaduran eta Euskal herrixka Carlos Sáenz de Tejadaren (1897-1958) irudiak eta Harresiko Ama Birjina Alberto Dureroren (1471-1528) grabatua.
Argazkian, eskerretik eskuinera, José Luis Merino Gorospe, Kontserbazio eta Zaharberrikuntza Saileko burua, Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultur sailburua eta Bilboko Arte Ederren Museoko Fundazioko presidentea, Javier Viar, museoko zuzendaria eta Ángel Serna, El Corte Inglés Bilbaoko zuzendaria.