Berriak
13-07-11
Zaharberritutako tapiz baten aurkezpena
7. ARETOA. GORTEKO ERRETRATUA
Duela gutxi, XVII. mendeko tapiz garrantzitsu baten zaharberritze-lanak amaitu dira Madrilgo Tapizen Errege Fabrikan. Tapiz hori museoan egon da gordeta, 1953an dohaintzan jaso zenetik. Berau aurkezteko, muntaia berria prestatu da 7. aretoan; hain zuzen ere, “Gorteko erretratua” gaian oinarrituta, XVI eta XVII. mendeetako gorteko erretratugintzaren adibide nabarmenak ikus daitezke. Antonio Moro, Alonso Sánchez Coello, Juan Pantoja de la Cruz eta Frans Pourbus Gaztearen margoak dira, eta, orain, XVI eta XVII. mendeetako altzari-piezek –bufeteko idazmahaia eta tapiza– testuinguru berria ematen diete aipatutako lan horiei; izan ere, zaharberritu eta aztertu egin dira, eta, horrela, piezei buruzko ezagutza handitu egin da.