Berriak
28-04-22
Udako ikastaroa (III) Arteren materia
Udako ikastaroa (III)
Arteren materia
Deustuko Unibertzitatearen landitzarekin
Azken bi urteetako nahitaezko parentesiaren ondoren, museoak, Gondra Barandiarán Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak udako ikastaroa berrartuko dute; Miguel Zugazak zuzentzen du, eta jardun museografikoarekin lotutako diziplinetan espezializatua da.
Nazioarteko izateko bokazioarekin eta diziplinarteko ikuspegiarekin, ikastaroak artearen, museoen, irakaskuntzaren eta ikerketaren alorretako hainbat profesional ospetsu bilduko ditu, proposatutako gaia monografikoki aztertzeko. Iragandako deialdiek izen eta aztergai hauek izan zituzten: Museografiak. Artea ikusteko moduak (2018) eta Glokala. Artea zaintzea gaur, hemen, orain (2019); uda honetakoa, berriz, hau izango da: Artearen materia.
Hirugarren edizio honetan eta hiru egun trinkotan, ikastaroak artelanen izaera materiala landuko du, hala sorkuntza-alderdiei dagokienez, nola horiek kontserbatzeari, zaharberritzeari eta erakusteari dagokienez. Xede horrekin, teknika artistikoen garapena aztertuko da, bai eta objektu artistikoak aztertzeko, dokumentatzeko eta zaharberritzeko moduena, eta, azkenik, baita artelanen ezaugarri material eta teknikoetan oinarritutako erakusketa-proposamenena ere.
Horretarako, hizlari-talde paregabe bat osatu da, hainbat diziplinatako aditu-ezagutza biltzen duena: jardun artistikoa, artearen historia, zaharberritzea, kontserbazioa eta museografia.
Manuela Mena
Doktorea Artearen Historian
Larry Keith
Kontserbazio eta Zaharberritze burua, eta kontserbatzailea, National Gallery (Londres)
Enrique Quintana
Zaharberritze eta Dokumentazio Teknikoko koordinatzaile burua, Prado Museo Nazionala
María José Ruiz-Ozaita
Kontserbazio eta Zaharberritze Sailaren burua, Bilboko Arte Ederren Museoa
Carlos Venegas García
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle titularra
Ana González Mozo
Dokumentazio Teknikoko Kabineteko Museoetako goi-mailako teknikaria, Prado Museo Nazionala
Xavier Bray
Wallace Collectionen zuzendaria (Londres)
Itziar Okariz
Artista
José Luis Merino Gorospe
Bilboko Arte Ederren Museoko Antzinako Artearen kontserbatzailea
Mercedes Briones y Jon Apodaca
Bilboko Arte Ederren Museoko zaharberritzaileak
George Bisacca
Metropolitan Museum of Art-eko kontserbatzaile emeritua (New York)
José de la Fuente
Prado Museo Nazionaleko pintura-panelen zaharberritzailea
Miquel Barceló
Artista
Informazio gehiago:
Informazio-triptikoa deskargatu
IZEN EMATEA
Bete ezazu matrikula-inprimakia
A modalitaterako, ezinbestekoa da dagokion dokumentazioa aurkeztea (unibertsitateko ikasle-txartela), kopia fitxategi bakar batean bidaliz helbide honetara, PDF formatuan: cursodeverano@bilbaomuseoa.eus.
Honako hauek hartzen ditu barnean matrikulak: ikastaroan parte hartzea, dokumentazioaren karpeta eta Deustuko Unibertsitateak emandako bertaratze-ziurtagiria.
Deustuko Unibertsitateak ziurtagiri akademikoa ere emango die (2 ECTS kreditu), izena eman ondoren, honako helbide elektroniko honetara eskaera bidaltzen duten interesdunei: cursodeverano@bilbaomuseoa.eus
Gondra Barandiarán Fundazioak doan parte hartu ahal izateko 20 beka eskainiko ditu.
BEKAK ESKATZEA
Gondra Barandiarán Fundazioak 20 beka emango dizkie ikastaroaren edukiekin lotutako goi-mailako titulazioa duten 35 urtetik beherako gazte profesionalei (museoko beken programako kideak barne).
Hautagaiak aukeratzeko, prestakuntza-profila, espediente akademikoa eta ikastaroarekiko interesa aztertuko dira.
Beka eskuratzeak matrikula-tasak ez ordaintzea eta ikastaroan nahitaez parte hartzea dakar.
ESKAERA EGITEKO EPEA
2022ko ekainaren 3ra arte.
Ez da eskaerarik onartuko adierazitako datetatik kanpo.
ESKABIDEAK NOLA EGIN
Helbide elektroniko honen bidez: cursodeverano@bilbaomuseoa.eus
DOKUMENTAZIOA
• NANa edo agiri baliokidea.
• Unibertsitate-titulua eta ikasketa-espedientea.
• Motibazio-gutuna.
Fitxategi bakar batean bidaliko da, PDF formatuan. Museoak, hala iritziz gero, dokumentuen originalak eskatu ahal izango ditu edozein unetan.
EBAZPENA
Ekainaren 13an jakinaraziko zaie onuradunei beka eman dieten edo ez.