Berriak
07-04-16

Uda museoan
Mezu bat duzu!
5 eta 10 urte bitarteko umeentzako tailerrak
Museoaren Lagunen Sailak sormen plastikoko ikastaro bat antolatu du umeentzat, helduen konpainiarik gabe. Astean zehar, umeek museoko aretoak esploratuko dituzte, artistek munduari euren mezuak helarazteko erabiltzen dituzten lengoaiak eta ideiak deskubritzeko. Ondoren, euren mezua idatziko dute, eta musika, jantziak eta emozio handia erantsiko dizkiote!
Jardueraz gozatzeko, bi talde osatuko dira, adinaren arabera (5 eta 7 urte bitartekoak eta 8 eta 10 urte bitartekoak), eta biak elebidunak (gaztelania-euskara) izango dira.
Egunak: ekaineko azken astea, ekainaren 27ik (astelehena) uztailaren 1era (ostirala)
Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara (09:00etan sartu eta 14:00etan irteteko aukerarekin)
Prezioa: 65 € Museoaren Lagunak / 70 € jende oro har
Izena emateko: BETETA