Berriak
16-08-13
Telefónicaren Bilduma Kubista museoan aurkeztuko da datorren irailean
Telefónicaren Bilduma Kubista, hasiera batean Juan Grisen 11 artelanekin sortu zena, Kubismoaren izaera internazionala eta espainiar eta latinoamerikar artisten parte-hartze garrantzitsua mugimendu honetan nabarmentzen du.
Margolari kubista onenetarikoek 1912 eta 1933. urte bitartean egindako 43 pinturekin osatuta dago. Hori horrela, Juan Grisen koadroekin batera, Albert Gleizes, Rafael Barradas, María Blanchard, Jean Metzinger, Louis Marcoussis, André Lhote, Joaquín Torres-García, Manuel Ángeles Ortiz, Vicente do Rego Monteiro, Alexandra Exter, Natalia Goncharova, Auguste Herbin, Georges Valmier, Xul Solar, Celso Lagar, Joaquín Peinado, Daniel Vázquez Díaz eta Emilio Pettorutiren lan esanguratsuak daude ikusgai. Olioak mihisean, teknika mistoak eta collage, eta azken gehitze gisa, Vicente Huidobroren hiru poema pintatuak daude barne.
Laguntzailea: