Berriak
10-12-09
Segundo de Chomón (1871 – 1929) zine-zuzendari eskainitako omenaldia
Babeslea: Metro Bilbao
Kolaboratzailea: Filmoteca de Catalunya
Bere kalitate tekniko eta sormen handiari esker, Segundo de Chomón bere garaiko zine-gizonik handienetakoa izan zen, eta enpresa zinematografikorik garrantzitsuenetan egin zuen lan; besteak beste, Pathé Frères edo Itala Films konpainietan.
Profesional zorrotz eta perfekzionista zen, trukajeen jenioa, fantasiazko zinemaren aitzindaririk garrantzitsuenetako bat. Hain zuzen ere, pelikula mota horretan zeukan talentua Mélièsenaren antzekoa zen. Biraderaren garapena eta gurpildun plataforma baten gaineko travelling teknika bere asmakizunak izan ziren.
Bartzelonatik igaro eta pelikula arrakastatsuak egin ostean, Segundo de Chomónek zinematografia arloko industria nazionala sortu zuen. Aro mutuan izan zuen ibilbide zinematografikoari erreparatuta, nazioarteko zinemagilerik garrantzitsuenetakoa da, eta Frantzia, Italia eta Espainiako zuzendari eta produktorerik handienentzat egin zuen lan.
Egitaraua:
19:00etan. Aurkezpena, Joan M. Minguet Batlloriren eskutik (Bartzelonako UAMeko Arte Saileko irakaslea).
19:30ean. Hautatutako 11 pelikularen proiekzioa, Joan Pinedak pianoan lagunduta.
21:00etan. Mahai-ingurua.
SARRERA DOHAINIK, LEKU GUZTIAK BETE ARTE
OSTEGUNA, 2009ko ABENDUAREN 10a
BILBOKO ARTE EDER MUSEOKO AUDITORIUMA