Berriak
20-05-15
Sarreren zozketa Twitterren
#50ekoHamarkada-rako sarrera bikoitzak irabazi nahi dituzu? RT+Follow
Maiatzaren 21etik (osteguna) aurrera, Bilboko Arte Ederren Museoak, bere Twitterreko kontuaren bitartez (@museo_bilbao), zozketa egingo du astero, ekainaren 11ra arte. Astero, 2 sarrera bikoitz emango ditu sari gisa, 50eko hamarkada. Moda Frantzian erakusketarekin goza dezazuen. Egin behar duzuen gauza bakarra da museoaren jarraitzaile bihurtu sare sozial horretan, eta datozen asteotan argitaratuko ditugun #50ekoHamarkada zozketari buruzko argitalpenen bati RT egin.
Ostegunero, irabazleen erabiltzaile-izenen berri emango dugu gure profilean. Twitterreko zuzeneko mezu bidez jarriko gara harremanetan irabazleekin, datuak eskatzeko eta sarrerak eman ahal izateko. Hiru asteetako bakoitzean, erabiltzaile bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu.
Kontsulta itzazu zozketaren LEGEZKO OINARRIAK.(Gaztelaniaz)