Zerbitzu Orokorretako eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzaordeko laguntzailea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Zerbitzu Orokorretako eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzaordeko laguntzailea

Ref.: 5.690

Data: 19-11-15

Prozesuaren egoera: Bukatuta

Azalpena:

Zerbitzu Orokorretako eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzaren mende, museoak egiten dituen lizitazio prozesuetan lagunduko du, kontratazioko baldintza agiriak taxutzen eta aztertzen; eta zuzendariordetzako kudeaketa arrunteko administrazio lanetan ere lagunduko du.

Profil:

  • Gutxienez arlo juridikoko prestakuntza, edo antzeko formakuntzaren bat.
  • Lan esperientzia, antzeko zereginetan; aukeran, lege arloko bulego edo aholkularitza lanetan. Bereziki aintzat hartuko da erakunde publikoetan edo haientzat lan eginez lortutako esperientzia.
  • Euskaraz jakitea, gutxienez 2. hizkuntza eskakizunaren mailan.
  • Kontuan hartuko da beste hizkuntza batzuk jakitea; batez ere, ingelesa.

Eskaintzen dugu: aldi baterako kontratua, horren epea bukatzean mugagabe bihurtzeko aukerarekin. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Berehala lanean hastea.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Hautagaitzat aurkezteko epea 2019ko azaroaren 24an amaituko da.

 

Eskaintzari erantzun