Técnica/o del Departamento de Registro - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Segurtasun Saileko langilea

Ref.: 6.264

Data: 22-06-22

Prozesuaren egoera: Bukatuta

Azalpena:

Zerbitzu Orokorretako Zuzendariordetzari atxikita egongo da, eta Segurtasun Sailean txertatuta. Sailaren xedea da pertsonen eta ondasunen babesa bermatzea, zaintza sistemak eta suteak prebenitzeko sistemak kudeatuz eta bisitarien segurtasunarekin eta arretarekin erlazionatutako kanpoko zerbitzuak gauzatzen direla kontrolatuz, bai eta segurtasun protokolo guztietan araudia behar bezala aplikatuz eta prozedura guztiekin erlazionatutako dokumentazio teknikoa eginez ere.

Lanpostua bereganatzen duen pertsonak, ardunadunaren mende, eginkizuntzat izango du, besteak beste, segurtasun sistemen kudeaketan eta zerbitzuaren eguneroko jardunean laguntzea, bai eta sailaren arreta behar duten jarduera guztietan ere.

Lanpostuaren eginkizunak goizeko edo arratsaldeko lan txandetan beteko ditu.

Profil:

  • Gutxieneko ikasketak: goi mailako batxilergoa, goi mailako heziketa zikloa, edo antzekoa.
  • Esperientzia behar da, antzeko eginkizunetan; ahal dela, kultura inguruneetan eta/edo eraikin berezietan.
  • Euskarako 82 maila, gutxienez. Kontuan hartuko da ingelesa edo beste hizkuntza batzuk jakitea.
  • Kontuan hartuko dira laneko arriskuen prebentzioko tituluak.
  • Kontuan hartuko da ikusleekiko traturako trebetasuna, taldean lan egiteko gaitasuna eta antolatzeko gaitasuna.

Kontratu mugagabea eskaintzen da. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Hautagaitzat aurkezteko epea 2022ko uztailaren 7an amaituko da.

Eskaintzari erantzun