Segurtasun Saileko langilea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Segurtasun Saileko langilea

Ref.: 6.777

Data: 24-04-18

Prozesuaren egoera: Bukatuta

Azalpena:

Zerbitzu Orokorretako Zuzendariordetzari atxikita egongo da, eta Segurtasun Sailean txertatuta. Sailaren xedea da pertsonen eta ondasunen babesa bermatzea, zaintza sistemak eta suteak prebenitzeko sistemak kudeatuz eta bisitarien segurtasunarekin eta arretarekin erlazionatutako kanpoko zerbitzuak gauzatzen direla kontrolatuz, bai eta segurtasun protokolo guztietan araudia behar bezala aplikatuz eta prozedura guztiekin erlazionatutako dokumentazio teknikoa eginez ere.

Lanpostua bereganatzen duen pertsonak, ardunadunaren mende, eginkizuntzat izango du, besteak beste, segurtasun sistemen kudeaketan eta zerbitzuaren eguneroko jardunean laguntzea, bai eta sailaren arreta behar duten jarduera guztietan ere. Lanpostuaren eginkizunak goizeko edo arratsaldeko lan txandetan beteko ditu.

 

Lanbide eskakizunak:

  • Gutxieneko ikasketak: goi mailako batxilergoa, goi mailako heziketa zikloa, edo antzekoa.
  • Kontuan hartuko da bereziki, segurtasuneko prestakuntza osagarria eta esperientzia antzeko eginkizunetan; ahal dela, kultura inguruneetan eta/edo eraikin berezietan.
  • Kontuan hartuko da laneko arriskuen prebentzioko goi mailako titulua.
  • Euskarako B1 maila, gutxienez. Kontuan hartuko dira ingelesa edo beste hizkuntza batzuk jakitea.
  • Kontuan hartuko da ikusleekiko traturako trebetasuna, taldean lan egiteko gaitasuna eta antolatzeko gaitasuna.

Kontratu mugagabea eskaintzen da. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Hautagaitzat aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 3an amaituko da.

Eskaintzari erantzutea