Prestakuntza bekak Gondra Barandiarán - Arte Ederren Bilboko Museoa | 2024-2025 deialdia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Prestakuntza bekak Gondra Barandiarán – Arte Ederren Bilboko Museoa | 2024-2025 deialdia

Data: 24-05-24

Prozesuaren egoera: Prozesuan

Azalpena:

Gondra Barandiarán Fundazioak eta Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazioak (aurrerantzean, museoa) gazteentzako prestakuntzako zazpi bekatarako deialdia egiten dute, museoko hainbat arlotako prestakuntzarako, gaitasun berriak eskuratzeko eta prestakuntza-garaian hartutako ezagutzak garatzeko aukera emateko, museoko profesionalen laguntzarekin eta lan-ingurunearekin harremanetan egonda.


Programa egiteko, ezinbestekoa izan da Gondra Barandiarán Fundazioaren babesa. Fundazioaren helburua, besteak beste, jarduera zientifikoak, eknikoak, artistikoak eta kulturalak bultzatzea, garatzea, babestea eta sustatzea da, prestakuntzarako laguntzak emanez eta pentsamendua sortzea bultzatuko duten jarduerak programatuz.

Izen emateak zabalik maiatzak 24etik aurrera.

Erlazionatutako dokumentazioa: