Lana eta bekak
Legeen, kontratazioaren eta Giza Baliabideen arloko teknikaria
Ref.: 6778
Data: 24-04-26
Prozesuaren egoera: Bukatuta
Azalpena:
Administrazio eta Finantza Arloari atxikia, Lege eta Kontratazio Arloaren eta Giza Baliabideen zerbitzuetan integratuko da. Lege eta Kontratazio Zerbitzuak erakunde osoaren lege eta kontratu euskarria zentralizatzen eta koordinatzen du, kontratazio publikoko prozedurei arreta berezia eskainita. Giza Baliabideen Zerbitzuak, bere aldetik, museoaren helburu estrategikoak lortzearren lan ingurune seguru batean langileak motibatuta eta gaituta izatea ahalbidetzen duten programak eta politikak proposatzen eta garatzen ditu.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, bere arduradunen mende, oro har honako zeregin hauek beteko ditu:
Lege eta Kontratazio arloan:
- Kontratazio publikoari —lizitazioei— dagokien espediente osoaz arduratuko da, espedientea irekitzen denetik hasita: pleguak eta espedientearen parte izan behar duen dokumentazio guztia aztertzea eta lantzea, harik eta kontratua formalizatzen den arte.
- Ekonomia eta finantza arloarekin eta arlo tekniko eskudunarekin batera, kontratu bakoitzaren gauzaketa eta indarraldiak kontrolatzeaz arduratuko da.
- Kontratuak egitea eta aztertzea, bereziki fundazioetan eta kultura nahiz museo alorretan gertatzen direnak (funts artistikoko kontratuak: dohaintzak, erosketak, etab.), baita lankidetza hitzarmenen modalitate guztiak ere.
- Prozedura eta jardunbide egoki berriak berrikustea, proposatzea eta lantzea, lege arloko prebentzio, kudeaketa eta kontrolerako barne mekanismo gisa balio dezaten.
- Erakundean sortzen diren legezko kontsulten ebazpena zentralizatzea.
Giza Baliabideen arloan:
- Museoaren helburu estrategikoak (berdintasuna, formakuntza planak, talentuaren integrazioa eta kudeaketa, praktiken eta beken programak, langileriaren plangintza, etab.) betetzea helburu duten giza baliabideetako politika berriak edo lehendik daudenak proposatzea eta garatzea.
- Pertsonen administrazioari eta kudeaketari buruzko lanak egitea.
Lanbide eskakizunak:
- Zuzenbideko goi mailako unibertsitate titulua, edo antzeko tituluak.
- Kontratazio publikoaren arloko lan esperientzia egiaztatua.
- Lege aholkularitzan esperientzia profesionala izatea. Bereziki aintzat hartuko da fundazioen arloan eskuratutako esperientzia eta/edo ezagutza akademikoa, arreta berezia jarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legean. Kontuan hartuko da kultura kudeaketaren eta/edo museoen arloetan eskuratutako esperientzia.
- Euskaraz eta Ingelesez jakitea.
- Aintzat hartuko da giza baliabideen arloan garatutako esperientzia profesionala eta/edo ezagutzak (aholkularitza edo antzekoak).
- Aintzat hartuko dugu heziketa akademiko osagarria, hala nola kontratazio publikoaren eta/edo giza baliabideen arloko masterra, graduondoko titulua edota ikastaro espezializatuak.
- Kontuan hartuko da idatzi eta adierazteko, antolatzeko, planifikatzeko, taldean lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna.
Eskaintzen dugu: kontratu mugagabea. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.
Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.
Hautagaiak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 12 an amaituko da.