Kontserbazio eta Zaharberritze Teknikaria - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Kontserbazio eta Zaharberritze Teknikaria

Ref.: 6.524

Data: 23-06-19

Prozesuaren egoera: Bukatuta

Azalpena:

Kultura ondasunak kontserbatzeko eta zaharberritzeko teknikaria profesional bat da, objektu artistikoak eta haiek osatzen dituzten materialak kontserbatzeko eta zaharberritzeko gaitasuna duena; bai eta esku hartzeko irizpideak eta estrategiak zehazteko gaitasuna ere. Era beraen, baditu bildumako obren gaineko tratamenduak definitzeko, erabakitzeko eta egiteko behar diren ezaguera, trebetasun eta abileziak, haien osotasuna eta iraunkortasuna bermatuta.

Kontserbazio eta Ikerketa Arloari atxikita egongo da, eta Kontserbazio eta Zaharberritze Sailean integratuko da. Sail horren eginkizuna da museoaren bilduma iraunkorra eta museoaren instalazioetan aldi baterako dauden objektu artistiko guztiak kontserbatzea eta zaharberritzea, horien berri behar bezala hedatzen dela bermatuta eta horiek ikertzea ahalbidetuta.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, bere arduradunaren mende, oro har zeregin hauek beteko ditu:

  • Bildumaren kontserbazio egoera dokumentatzea.
  • Objektu artistikoak ikertzea, ikuspegi tekniko eta materialetik, tratamenduak definitu eta optimizatzearren.
  • Narriadura prozesuak geldiarazteko tratamenduak behar dituzten artelanetan esku hartzea, eta dagozkion kontserbazio txostenak egitea.
  • Gure museoan egiten diren aldi baterako erakusketetan parte hartzen duten objektu artistikoak eta beste erakunde batzuei ematen zaizkienak gainbegiratzea (mezularitzat lagun egitea eta txosten espezifikoak egitea barne).
  • Artelanak behar bezala manipulatzen, instalatzen eta biltegiratzen direla eta eraikinaren klima baldintzak egokiak direla kontrolatzea, prebentziozko kontserbazio programaren barruan.
  • Sailean garatutako proiektuak dokumentatzea eta aurkeztea.

Lanbide eskakizunak:

  • Unibertsitateko goi mailako formakuntza: Arte Ederrak, Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritzea, edo antzekoak.
  • Lanbide esperientzia egiaztatua izatea, museoetako kontserbazioaren eta zaharberritzearen arloan.
  • Lanbide esperientzia egiaztatua izatea, museoetako bildumei dagozkien prebentziozko kontserbazioko proiektuetan.
  • Objektu artistikoen azterketari aplikatutako ikerketa zientifiko eta dokumentalaren bitartekoak eta baliabideak ezagutzea (infragorrizko erreflektografia, ultramorezko argazkia, sestrazkoa, transmititua, Photoshop, eta abar); bai eta kontserbatzeko eta zaharberritzeko irizpideak, metodoak eta tratamenduak ere.
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak jakitea eskatzen da, lanpostuan aritzea bermatzeko. Alderdi hori egiaztatzen ez bada, epe jakin batean lortzea eskatuko da. Halaber, ingeles maila ona beharko du hautagaiak, eta aintzat hartuko da beste hizkuntza batzuk jakitea.
  • Aintzat hartuko dira Artearen Historiari buruzko ezaguerak; eta bereziki kontuan hartuko da museoko bildumen ezaguera.
  • Kontuan hartuko dira kontserbazio eta zaharberritzearen espezialitate hauetako ezaguerak eta esperientzia: papera, dekorazio arteak eta arkeologia.
  • Kontuan hartuko da idatzi eta adierazteko, antolatzeko, planifikatzeko, taldean lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna.

Eskaintzen dugu: kontratu mugagabea. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Hautagaitzat aurkezteko epea 2023ko uztailaren 4an amaituko da.

Eskaintzari erantzutea