Lana eta bekak
Jarduera Publikoetako Teknikaria
Ref.: 6.261
Data: 22-06-22
Prozesuaren egoera: Bukatuta
Azalpena:
Jarduera Arloari atxikita egongo da, eta Jarduera Publikoen Sailean txertatuta. Xedetzat du museoa gizartearekin eta bisitari aniztasun guztiarekin konektatzeko asmoz sortu diren museoaren zabalkunderako jarduera publikoak prestatu, planifikatu, egutegiratu eta abian jartzea, eta horien segimendua egitea. Sail honek ikus-entzuleak (aurrez aurrekoak eta birtualak) ezagutzera bideratutako publiko-politikak garatuko ditu, eta bi zerbitzu izango ditu:
- Bisitarientzako Arreta: jendearen esperientzia eta irisgarritasuna bermatzen ditu.
- lkus-entzunezkoak: komunikaziorako eta hedapenerako tresna eta ibilgailu digitala.
Lanpostua bereganatzen duenak, arduradunaren mende, honako zeregin hauek beteko ditu:
- Jarduera publikoen programazioaren garapen egokia lantzea eta gainbegiratzea. Programazio horren helburuen artean daude museoko auditoriumean jardueren programa eta BBKmuseoa erakusketa programaren jarduera osagarriak, Bilboko Arte Ederren Museoaren lan ildoekiko koherentzia bilatuz.
- Museoko sailek edo arloek sortutako ezagutza guztiak ahalik eta ikus-entzule gehienentzat erabilgarri izatea lortuko duten proposamenak egitea, ikus-entzuleen interesak, lehentasunak edo prestakuntza mailak edozein direla ere.
- Kontserbazioko arloen arteko lotura bizia. Sail honen jarduerak beste Kontserbazioko beste sail batzuen jarduerekin eta Museoaren Zuzendaritzaren politika orokorrekin lotzen dituzten jarduerei segimendua eta laguntza ematea.
- Beste zentro eta kolektibo batzuekin egin daitezkeen lankidetza akordioak aztertzen laguntzea, baterako jarduerak antola daitezen sustatzeko, batez ere komunitate artistikoarekin.
- Jarduera Publikoen Sailari jarduerak edo proiektuak jasotzea eskatzen dioten kultura eragileen eskaerei arreta eta orientazioa ematea.
Profil:
- Unibertsitateko goi mailako formakuntza: Artearen Historia, Arte Ederrak edo antzekoak.
- Esperientzia profesional egiaztatua, kultura kudeaketako lanetan. Bereziki aintzat hartuko da audientziak (presentzialak eta birtualak) kudeatzen eta garatzen eskuratutako esperientzia.
- Esperientzia kultura jardueren programazioan eta plangintzan (zikloak, hitzaldiak, mintegiak, zuzeneko arteak, besteak beste).
- Euskarako goi mailako jakintzak (C1 maila), eta ingelesez jakitea (B2 maila).
- Masterra edo graduondoko ikasketak Kultura Kudeaketako edo antzekoak baloratuko dira.
- Aintzat hartuko da lidergoko, komunikazioko eta antolaketa/plangintzako gaitasuna.
Kontratu mugagabea eskaintzen da. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.
Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.
Hautagaitzat aurkezteko epea 2022ko uztailaren 7an amaituko da.