Lana eta bekak
Garapen Digitaleko teknikaria
Ref.: 6.263
Data: 22-06-22
Prozesuaren egoera: Bukatuta
Azalpena:
Komunikazio Arloari atxikita, Museoaren Plan Estrategikoan jasotako garapen digitaleko helburuen barruan eta ardatz nagusitzat plataforma digital berri bat (web berria) sortzeko proiektuarekin, lanpostua bereganatzen duen pertsona, erakundearen eraldaketa digitalaren prozesuaz arduratuko da. Erakundearen webgunea berrituko du, prozesu osoaren lehen eginkizuntzat eta trakzio elementutzat.
Museoak bere testuinguru fisikoa gainditzeko erabiltzen dituen online baliabideez arduratuko da, haren ikus-entzuleen esperientzia aberastearren eta bildumaren nortasuna eta balioa nabarmentzearren.
Barruan, museoko arlo eta sail guztietako lan errutinetan inplementatu beharko du teknologia digitalen berezko tresnak eta baliabideak kudeatzeko prozesua.
Lanpostua bereganatzen duenak, arduradunaren mende, honako zeregin hauek beteko ditu:
- Webgunea garatzeko eta ezartzeko proiektuaren kontrol eta gainbegiratze teknikoa eta operazionala: erakundearen eta enpresa esleipendunaren arteko elkarrizketa lana egingo du; proiektuaren gauzatze teknikoa eta aurrekontukoa kontrolatuko ditu; eta proiektuak eskatzen dituen informazio fluxuen barne lanak koordinatuko ditu.
- Museoko beste arlo batzuekin lankidetzan, zeharkako eta sormenezko ekintza digitalak proposatzea eta ezartzea, museoari bere entzuleekin konektatzen laguntzeko, museoaren bilduma, jarduera eta zabalkunde eta komunitate programa guztiak balioetsita.
- Museoari tresna eta aplikazio teknologiko berriak proposatzea, kudeaketa arlo guztietan modernizazio eta eraldaketa digitalerako prozesuari eta haren ikusleekiko konexioari laguntzeko.
Profil:
- Unibertsitateko goi mailako formakuntza.
- Eraldaketa digitaleko proiektuen kudeaketan esperientzia profesional egiaztatua izatea. Bereziki aintzat hartuko da museoen eremuari, kultura sektoreari edo/eta arte sektoreari lotutako esperientzia.
- Gutxienez B2 maila, euskaran eta ingelesean.
- Kontuan hartuko dira online marketineko, jabetza intelektualeko eta web analitikoko soluzioak garatzeko ezagutzak eta/edo esperientzia.
- Kontuan hartuko dira giza zientzietako eta marketin digitaleko profil sortzaileak, esperientzia eta/edo ezagutzak.
- Kontuan hartuko da lidergo gaitasuna, malgutasuna, taldean lan egiteko gaitasuna, idatzizko komunikaziorako gaitasuna eta emaitzetarako orientazioa.
Kontratu mugagabea eskaintzen da. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.
Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.
Hautagaitzat aurkezteko epea 2022ko uztailaren 7an amaituko da.