Técnica/o del Departamento de Registro - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Diseinuko eta Arkitekturako Kontserbatzailea

Ref.: 6.270

Data: 22-06-22

Prozesuaren egoera: Bukatuta

Azalpena:

Kontserbazio eta lkerketa Arloari atxikita egongo da, eta Kuradore Sailean txertatuta, kontserbazio eta lkerketa Arloari atxikita egongo da, hari informazioa emango dio, eta lkastegi Departamentuan txertatuko da. Sail horren xedea da museoko bildumen ezagutza historiko, tekniko eta dokumental handiena eta eguneratuena sortzea, ondare artistikoko obren kontserbazio materialean eta zaharberritze programetan lagunduta, eta bildumaren ezagutza erakusketaren, ikasketaren, hezkuntzaren eta dibulgazioaren aldetik maila guztietan zabal dadin sustatuta, hala jende guztiarentzat, nola komunitate zientifikoarentzat.

Postu hau Bilboko Arte Ederren Museoak diseinu industrialaren, grafikoaren eta arkitekturaren diziplinei buruz duen bilduma handitzeko proiektu estrategikoaren barruan kokatuta daga, museoaren ondare artistikoa etengabe aberasten laguntze aldera.

Lanpostua bereganatzen duenak, arduradunaren mende, honako zeregin hauek beteko ditu:

  • Bildumaren parte izatera hel daitezkeen euskarri fisiko edo digitaleko objektu eta material dokumentalak hautatzea, aurkitzea eta jabeekin kudeatzea.
  • Museoko zuzendaritzari bildumarako erosi behar diren objektuak eta materialak proposatzea.
  • Bilduma aztertu eta dokumentatzea, EMSIME datu basean erregistratzearren; eta artelanak kontserbatzeko baldintza egokiak ezartzea, museoko sailekin koordinatuta.
  • Museoak esleitutako espazioan bilduma aurkezteko erakusketa proposamena idaztea; plangintza, testuen idazketa eta muntaiaren zuzendaritza barne.
  • Bildumari lotutako argitalpenen fitxak gainbegiratzea, sarrerako testua idaztea eta edizioa zuzentzea.
  • Bildumaren hezkuntza eta zabalkunde jardueretarako balio duten testuak eta materialak idaztea eta gainbegiratzea, edozein hedabidetan eta, bereziki, museoaren webgunean.
  • Museoko zuzendaritzari bildumaren azterlan eta interes eremuei lotutako erakusketa programa bat proposatzea.

Profil:

  • Unibertsitateko goi mailako formakuntza: Artearen Historia, Humanitateak, Arte Ederrak edo antzekoak.
  • Arkitekturaren eta diseinuaren historiari buruzko azterlanak, argitalpenak eta/edo ezagutzak.
  • Esperientzia profesionala, kuradore lanetan eta erakusketetako komisario lanetan.
  • Euskaraz eta ingelesez jakitea, B2 mailan behintzat. Kontuan hartuko da beste hizkuntza batzuk jakitea.
  • Kontuan hartuko da antolatzeko, planifikatzeko, taldean lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna.

Kontratu mugagabea eskaintzen da. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Hautagaitzat aurkezteko epea 2022ko uztailaren 7an amaituko da.

Eskaintzari erantzun