Lana eta bekak
Barne Zerbitzuen Saileko Langilea
Ref.: 6.526
Data: 23-06-19
Prozesuaren egoera: Bukatuta
Azalpena:
Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzari atxikita egongo da, eta Barne Zerbitzuen Sailean txertatuta. Sail horren xedea da eraikinaren eta haren instalazioen mantentze lanak koordinatzea eta kudeatzea; artelanak manipulatzea, mugitzea, muntatzea eta desmuntatzea; barne behar orokorrak estaltzea; eta sistema informatikoak estaltzea.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, bere arduradunaren mende, besteak beste zeregin hauek beteko ditu:
- Mantentze lan orokorrak egitea.
- Artelanak mugitzea eta muntatzea.
- Sailaren arreta behar duten jarduera guztiak egitea; eta, oro har, Zerbitzu Orokorren Arloan sortutako beharrei erantzutea.
Lanbide eskakizunak:
- Gutxienez ere goi mailako batxilergoko formakuntza, goi mailako heziketa ziklokoa edo antzekoa, eraikinetako instalazioak muntatu eta mantentzearekin zerikusia duten gaietan.
- Esperientzia behar da, antzeko eginkizunetan; ahal dela, kultura inguruneetan eta/edo eraikin berezietan.
- Euskararen ezagutza. Kontuan hartuko da ingelesa edo beste hizkuntza batzuk jakitea.
- MS Office softwarearen ezaguerak.
- Kontuan hartuko da AutoCAD edo antzekoak ezagutzea eta erabiltzea
- Kontuan hartuko dira laneko arriskuen prebentzioko tituluak.
- Kontuan hartuko da antolatzeko, planifikatzeko, taldean lan egiteko eta aldaketara egokitzeko gaitasuna, eta malgutasuna.
Eskaintzen dugu: lan kontratu mugagabea, txanda kontratuaren bidez, baldin legez ezarritako baldintzak betetzen badira. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.
Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.
Hautagaitzat aurkezteko epea 2023ko uztailaren 4an amaituko da.