Técnica/o del Departamento de Registro - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Artxibo eta dokumentazioko teknikaria

Ref.: 6.262

Data: 22-06-22

Prozesuaren egoera: Bukatuta

Azalpena:

Kontserbazio eta lkerketa Arloari atxikia, eta erakundeak sortutako dokumentazioa bildu, kontserbatu eta zabaltzeko xedea duen Artxibo eta Dokumentazio Sailean txertatuko da. Sail hori murgilduta dago aldaketa prozesu batean, erakundearen garapen digitalean, eta erakundearen ezagutza eta funtsen zabalkundea kudeatzeko beharrezko tresnen inplementazioan; bereziki, erakundearen bilduma zabalari dagozkionez.

Lanpostua bereganatzen duenak, arduradunaren mende, honako zeregin hauek beteko ditu:

  • Museoko artelanen edozein alderdiri lotutako informazio grafikoa edo testuala bilatzea, edozein iturritan (bibliografikoa, artxibistikoa, eta abar).
  • Museoko artelanen datu basean informazioa sartu, zuzendu eta hobetzea.
  • Artelanen datu baseko erregistroak prestatzea, museoaren webgunean sartzearren (online galeria).
  • Bilboko Arte Ederren Museoko artxiboan dagoen informazioa dagozkion artelanen erregistroekin lotzea.
  • Artelanak berrikustea, sinadurekin, markekin, inskripzioekin eta beste elementu batzuekin erlazionatutako informazio guztia biltzeko, datu basera iraultzearren.
  • Museoko bildumei buruz museoko arloetatik nahiz kanpoko erabiltzaileengandik datozen kontsultei erantzungo die.

Profil:

  • Unibertsitateko goi mailako formakuntza: Geografia eta Historia, Artearen Historia, Humanitateak, Filologia, Gizarte Zientziak eta/edo antzeko tituluak, edo lnformazioko eta Dokumentazioko gradua edo baliokidea. Artearen historiari buruzko ezagutzak; bereziki aintzat hartuko da museoko bildumei buruzko ezagutza.
  • Artearen historiari eta museologiari buruzko informazio iturriak ezagutzea.
  • Arte dokumentazioko zentroaren kudeaketa ezagutzea, dokumentu teknikak, dokumentu informatikako ezagutzak barne.
  • Euskaraz eta ingelesez jakitea, 82 mailan behintzat. Kontuan hartuko da beste hizkuntza batzuk jakitea (frantsesa...).
  • Kultura eta/edo museo erakundeekin lankidetzan aritu izanaren esperientzia frogatua.
  • Kontuan hartuko da kultura eta/edo museo erakundeetan eraldaketa digitaleko prozesuetan esperientzia izatea.
  • Kontuan hartuko da idazteko, antolatzeko, planifikatzeko, taldean lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna.

 

Kontratu mugagabea eskaintzen da. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Hautagaitzat aurkezteko epea 2022ko uztailaren 7an amaituko da.

Eskaintzari erantzun