Lana eta bekak
Administrazioko Eta Finantzetako Teknikaria
Ref.: 6.269
Data: 22-06-22
Prozesuaren egoera: Bukatuta
Azalpena:
Administrazio eta Finantza Arloari atxikita egongo da. Haren xedea da eta museoaren baliabide ekonomikoak, finantza egonkortasuna eta aurrekontu oreka kontrolatzea, diru sarrerak kontrolatuz eta funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren gastuak optimizatuz. Kontabilitate, zerga eta lege betebeharrak ezarritako epeetan betetzen direla bermatzeaz arduratzen da, bai eta aurrekontuko, kontabilitateko eta funtsen administrazioko prozesuen finantza administrazioa eta museoaren administrazio orokorra kudeatzeko prozedurak ezartzeaz ere.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, bere arduradunaren mende, kontabilitate, administrazio eta finantza eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:
- Erakundearen kontabilitatea eta kontabilitate liburuen lanketa egokia gainbegiratzea; erakundearen urteko kontuak prestatzea; eta kanpo auditoretzei arreta ematea.
- Finantza txostenak idaztea eta aztertzea.
- Aurrekontuak egitea eta kontrolatzea.
- Altxortegia kontrolatzea.
- Diru laguntzen kudeaketan, izapidetzea eta justifikatzea.
- Zerga betebehar guztiak betetzen direla gainbegiratzea.
- Txostenak eta memoriak idaztea.
Profil:
- Unibertsitateko goi mailako formakuntza: Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia Zientziak, edo antzeko tituluak.
- Antzeko funtzioetan lanbide esperientzia egiaztatua izatea. Bereziki aintzat hartuko da irabazi asmorik gabeko erakundeetan lortutako esperientzia.
- Zergak, kontabilitatea, ERPak, finantza eta lege azterketa.
- Kontuan hartuko dira langileen administrazioko ezagutzak.
- Gutxienez B2 maila euskaran eta ingelesean.
- Kontuan hartuko dira antolaketa, plangintza, eta talde laneko gaitasuna.
Eskaintzen dugu: lan kontratu mugagabea, txanda kontratuaren bidez, legez ezarritako baldintzak betetzen badira. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.
Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.
Hautagaitzat aurkezteko epea 2022ko uztailaren 7an amaituko da.