Administrazio eta Finantza Saileko langilea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Administrazio eta Finantza Saileko langilea

Ref.: 5.546

Data: 19-04-10

Prozesuaren egoera: Bukatuta

Azalpena:

Administrazio eta Finantza Sailean txertatuta, lanpostuari dagozkion administrazio eta kontabilitate zereginak egingo ditu, besteak beste:

  • Eragiketen kontabilitate erregistroa.
  • Kontabilitate eta zerga betebeharrak betetzeari lotutako guztiak.
  • Administrazio orokorreko lanak, eta arloko berezko administrazio prozedurak.

Profil:

Zer eskatzen den:

  • Gutxieneko heziketa: Administrazio eta Finantzetako goi mailako heziketa zikloa, edo kideko arloetako beste goi mailako ziklo bat (Kontabilitatea, Administrazio Kudeaketa...), edo arlo horietako unibertsitate heziketa (Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia Zientziak…).
  • Gutxienez bi urteko lan esperientzia, antzeko zereginetan. Aintzat hartuko da sektore publikoan edo harentzat lan eginez lortutako esperientzia.
  • Kontuan hartuko da SAGE kudeaketa tresna ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
  • Euskarako eta ingeleseko 2. hizkuntza eskakizuneko maila.

Zer eskaintzen den: aldi baterako lan kontratua (txanda kontratua), bukatutakoan kontratu mugagabea egiteko aukerarekin. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 28an amaituko da.

Eskaintzari erantzun