Berriak
27-09-16

Renoir: intimitatea
Thyssen-Bornemisza Museoarekin egindako koprodukzioa (17/02/07-17/05/15)
Renoir: intimitatea erakusketak Pierre-Auguste Renoir (Limoges, 1841-Cagnes-sur-Mer, 1919) margolari inpresionista frantziarraren 60 lan biltzen ditu, mundu osoko museoetatik eta bildumetatik ekarritakoak. Guillermo Solanak, Thyssen-Bornemisza Museoko zuzendari artistikoak, hautatu ditu, bere pinturaren ukimen-balioen garrantzia agerrarazteko xedez. Ezaugarri horri buruz, Jean Renoir zinemagileak zera idatzi zuen bere aitaren inguruan: "loreei, emakumeei, zeruko hodeiei begiratzen zien, beste gizon batzuek ukitu eta laztantzen duten moduan".
Ikusizko inpresionismoaren aurrean, Renoirren mihiseek ukimenezko sentsazioak indartzen dituzte. Haren ibilbide osoan eta landu zituen genero guztietan antzematen da alderdi hori: erretratuetan, biluzietan, talde-eszenetan, paisaietan eta natura hiletan.
Modu horretan, erakusketari esker, deskubritu ahal izango dugu nola baliatzen dituen pintoreak bolumen, materia edo ehunduraren ukimenezko iradokizunak, intimitateko eszenak (ez soilik erotikoak, baizik eta sozialak, lagunartekoak eta familiartekoak ere) birsortzeko. Bestalde, agerian utziko du atmosfera bitxi horrek eta haren pintzelkaden sentsualitate finak nola lortzen duten ikusleen eta obraren arteko konexioa ezartzea.
Irudian:
Eguzkitako batekin emakumea lorategi batean1875
Thyssen-Bornemisza Museoa, Madril
Babeslea: