Berriak
24-03-17
Renoir, Guillermo Solanaren arabera. Bideoak
Guillermo Solanak, erakusketako komisario eta Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoaren zuzendari artistikoak, azalpenak eman ditu erakusketari buruz.
Gure YouTube kanalean, hiru bideo ikusi ahal izango dituzu; bertan, Guillermo Solanak Renoir: intimitatea erakusketaren gakoak azaltzen ditu, berak aukeratutako hiru artelan hartuz abiapuntu gisa paisaia bat, erretratu bat barrualde batean, eta biluzi bat: Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoko Emakumea eguzkitakoarekin, lorategi batean (1875); Chicagoko Art Instituteko Emakumea pianoan (1875-1876) (Mr. eta Mrs. Martin A. Ryersonen bilduma); eta bilduma pribatuko Bainularia, eserita (1913) (Halcyon Galleryren eskaintza).
Gainera, Solanak gure auditoriumean emandako hitzaldiaren bideo osoa ere ikusgai dago; bertan, Renoirri buruz hitz egin zuen, eta erakusketaren ibilbideari buruzko azalpenak eman zituen.