Berriak
20-06-13
Produced with Love. Not Touching Forbidden
Maitasunez ekoitzia. Debekatuta dago ez ukitzea. 2013ko edizioan, Ukitzeko artea proiektua dago sartuta, Bilboko Arte Ederren Museoak Estudios Gráficos Durero enpresa bizkaitarrari enkargatutakoa, Iberdrolaren babesarekin.
Index Book ospe handiko argitaletxea da, egoitza Bartzelonan duena eta nazioarteko zabalkundea duena, diseinu grafikoan eta identitate bisualean espezializatutakoa. 2012an, Bilbao Ekintzarekin eta AlhóndigaBilbaorekin kolaboratu zuen Selected Graphic Design from Europe delakoaren hirugarren edizioaren antolakuntzan. Ekitaldi horrek Europa osoko profesionalak elkartu zituen, ideia eta irtenbide sortzaileak partekatzeko. Urtero-urtero, Produced with Love liburua editatzen du. Bertan, ekoizpenaren faseari arreta berezia eskaintzen dioten diseinatzaileen eta artisten proposamenak aukeratzen dira. Sektorean erreferentea den argitalpen honen bitartez, hainbat aplikazio sortzaile erakusten dira: tinta eta paper bereziak, tipografia berriak, formatu berritzaileak edo ohikoak ez diren materialen erabilera.
2013ko edizioan, Ukitzeko artea proiektua dago sartuta, Bilboko Arte Ederren Museoak Estudios Gráficos Durero enpresa bizkaitarrari enkargatutakoa, Iberdrolaren babesarekin: museoaren bildumako maisulanen aukeraketa bat da, erliebean eraldatutakoak eta audiogida batez lagunduak, ikusmen urritasunen bat duten pertsonek museoan bizitzen den esperientziaz goza dezaten. Teknika aitzindaria da, sekula ikusi gabeko proiektu batean aplikatua eta helburu didaktikoak dituena. Gaur gaurkoz, beste kultur instituzio garrantzitsu batzuek ere interesa erakutsi dute teknika horrekiko; besteak beste, Pradoko Museoak.