Berriak
05-09-19
Prestakuntza programak. 2019-2020 ikasturtea
Irakasleen prestakuntza
IKUS-ENTZUNEZKO HEZIKETA JARDUNALDIAK | 2019.10.21-22
Zinetxiki Zinemaldia Haur eta Gazteen Nazio-arteko Jaialdiaren testuinguruan alfabetizazio mediatiko eta ikus-entzunezko-rako ZINESKOLA programa garatzen da. Aurten programaren barnean Euskal Herriko irakasleei bereziki zuzendutako jardunaldi teoriko eta praktikoak eskainiko dira, irakaskuntzan ikus-entzunezko tresnen era-bilerak eskaintzen dituen aukera anitzak jorratzekoak.
Jardunaldietako edukien helburua heziketa mediatiko eta ikus-entzunezkoa teknologiak gure eskura ipintzen dituen lengoaia berriak menderatu eta modu demokratikoan baitaratzearen garrantzia sozialaz jabetzeko lagungarri izango den funtsezko baliabide gisa ikusaraztea da.
Printzipio gako bat izango dugu abiapuntu, hots, XXI. mendeko eskolak gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egin behar diela, eta heziketa mediatiko eta digitala erronka horietako bat dela ulertzen baldin badugu, ikus-entzunezkoak diziplinarteko gailu gisa eskaintzen dituen aukera anitzak kontuan izan beharko ditugu, irakaskuntzaren kalitatea hobetzen laguntzeko baliabideak eskaini ditzakeena
Urriak 21, astelehena
16.30etan • Hitzaldia
"Cine para educar. Educar en cine"
Enrique Martínez-Salanova Sánchez
18.00etan • Hitzaldia
"La ficción cinematográfica y televisiva en las aulas: Una propuesta didáctica"
Guillermo Martínez Bárcena
Urriak 22, asteartea
16.30etan • Tailer praktikoa
"Minuto Lumiére"
Iban del Campo Uribarrena
18.00etan • Ondorioak eta solasaldi irekia
ARTETERAPIA JARDUNALDIAK | 2019.09.20-21
AMAITUTA
Jardunaldi hauen asmoa Bilboko Arte Ederren Museoan ARTETERAPIAn egiten den lana erakustea da, bai eta ikuspegi argi bat eskaintzea ere, hain zuzen, hauei buruz: Arteterapia zer den eta nolakoa izan daitekeen hainbat kolektiborekin egindako diziplina honen alorreko lana, Grefart ARTETERAPIAn Formatzeko Institutuko profesionalen eskutik.
Hezkuntzaren, kulturaren, buruko osasunaren eta gizarteko eta erkidegoko eskuhartzearen alorreko adituei daude zuzendua, bai eta Arteterapiak giza potentziala garatzeko zer proposatzen duen hurbiletik aztertu nahi duten pertsonei ere.
TARIFAK ETA IZEN-EMATEA
Irailaren 20an, ostiralean (hitzaldiak):
doako sarrera
Irailaren 21ean, larunbatean (tailerrak):
15 publiko orokorra / 10 Museoaren Lagunak (tailer bakoitzeko)
Babeslea: Iberdrola