Berriak
04-07-14

Prado Museoa eta artista garaikideak
Hurrengo erakusketa
Irailaren 23an, Prado Museoa eta artista garaikideak erakusketa aurkeztuko da museoko 33. aretoan. Erakusketak 24 espainiar artistaren paper gaineko 48 lan biltzen ditu –batez ere grabatuak, eta, neurri txikiagoan, argazkiak–.
Belaunaldi desberdinetako artisten lanak dira, askotariko estiloak eta teknikak erabiliz egindakoak, baina guztiek dute gauza bat amankomunean: Prado Museoak bere baitan gordetzen duen artearen inspirazio zuzenaren pean sortutakoak dira. Erakusketaren komisarioa Francisco Calvo Serraller izan da, eta Prado Museoaren Lagunen Fundazioak antolatu du, Japan Tobacco International (JTI) konpainiaren lankidetzari esker.
Erakusketan parte hartuko duten artistak honakoak dira: Andreu Alfaro, Eduardo Arroyo, Isabel Baquedano, Miquel Barceló, Carmen Calvo, Naia del Castillo, Eduardo Chillida, Cristina García Rodero, Ramón Gaya, Luis Gordillo, Cristina Iglesias, Carmen Laffón, Eva Lootz, Blanca Muñoz, Ouka Leele, Guillermo Pérez Villalta, Isabel Quintanilla, Albert Ràfols-Casamada, Manuel Rivera, Gerardo Rueda, Antonio Saura, Soledad Sevilla, Susana Solano eta Gustavo Torner.