Berriak
20-06-11

Picasso eta Oteiza: Eskuratutako eta dohaintzan jasotako azken lanen aurkezpena
Museoaren patronatuko bilera atzo egin zen, ekainaren 16an (osteguna). Bertan, artelanen dohaintza eta eskuratze berriak onartu ziren.
Dohaintzen atalean, Pablo PICASSOren Tauromakia saileko 3 grabatu nabarmendu behar dira. Grabatu horiek partikular batek eman ditu dohaintzan. Horiekin batera, José ARRÚEren marrazki bat dago, Subastas Bilbao XXIk dohaintzan emanda. Lan hori Arrúek berak pintatutako lan baten prestaketarako marrazkia da, eta, hain zuzen ere, aipatutako lan hori museoaren jabetzakoa da. Gainera, Juan de ARANOAren eta Javier URQUIJOren bi margo ere badaude, horiek ere dohaintza partikularretatik jasoak. Eskuratutako lanak hauek dira: Jorge OTEIZA eskultorearen lehenengo garaiko lan nabarmen 1, Antonio ORTIZ DE ECHAGÜEren neurri handiko mihise gaineko olio 1, Francisco DURRIOk igeltsuz egindako figura 1, eta Darío de REGOYOSen grabatu 1. Eskuratutako lan horien balioa 206.540 €-koa da. Zenbateko hori museoaren babeslea den BBVAren eskuratze-funtsean egon da eskuragarri.