Tsuba oktogonala, dragoiaren eta pauloniaren irudiekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Tsuba oktogonala, dragoiaren eta pauloniaren irudiekin

Anonimo japoniarra. XVII. mendea

Burdina, kobre eta urrezko aplikazioekin

8,2 x 8,6 x 0,8 cm

82/1050

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Forma bitxiko tsuba: tolestuta ditu ertzak, eta karratua behar zuenak zortzi aldeko poligono bihurtzen du horrek. Aurkian hodeien artean hegan ari den herensuge bat ageri da erliebean landua, eta goiko aldean urrez eta kobrez landutako paulownia bat. Lore hori (kiri japonieraz) aspaldidanik da aurrerabidearen eta seinale onaren ikur; dagozkion hostoez lagundurik, inperioko armarrian erabili zuten, urrelilia bezala. Muromachi Aroan (1333-1573), paulownia lorearekin dekoratutako armarria Ashikaga familiari eman zion enperadoreak, shogunen familiari, eta horiek guduetan egindako balentriengatik nabarmendutako nobleei eman zizkieten ohoratzeko. Geroago Oda eta Toyotomi familiek erabili zuten mon hori, batik bat Toyotomi Hideyoshi familiak. Nobleen heraldika honen garrantzia kontuan izanik, oso litekeena da tsuba hau Japoniako familia noble batetik iritsi izana. (Fernando García Gutiérrez, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 151, 508-511, 513, 515, 520, 523, n° cat. 15.
  • Caeiro Izquierdo, Luis. La Cultura Samurai : armas japonesas en las colecciones españolas [tesis inédita]. Madrid, Universidad Complutense de Madrid, 1991.
  • García Gutiérrez, Fernando. "Tsuba : Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan = Un signo distintivo de los caballeros de Japón. Colección de tsuba en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Mark of the Kinghts of Japan. The Tsuba Collection at the Bilbao Fine Arts Museum", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 101-159.