Nekazaria behi batekin eta txekor batekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Nekazaria behi batekin eta txekor batekin

Arteta, Aurelio

Bilbao, 02/12/1879 - Mexiko DF, 10/11/1940

Olioa mihisean

124 x 170,4 cm

A. Arteta ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua

c. 1913-1915

82/156

1951n eskuratua

Bere lan-ibilbide osoan zehar, Artetak oso gustuko izan zituen errealismo soziala eta gai kostunbristak, eta, hamarreko hamarkadaren erdialdera arte, Toulouse-Lautrecen eta Gauguinen postinpresionismoaren eta Puvis de Chavannesen sinbolismoaren eraginpean zegoen pinturan garatu zituen. Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) Munoa jauregiko jangelarako egin zituen margolanen zikloa lurreko eta itsasoko elikagaien alegoria omen da, eta, bertan, eragin horiek guztiak antzematen dira -eszenen ikuspegi zatituan eta lerro ilunak mugatutako kolorea erabiltzeko askatasunean, batez ere-. Horrez gain, Italiako horma-pinturaren eragi-na ere sumatzen da. Bestetik, Artetak nekazarien zeregina etengabe idealizatzen duenez, lanak lotura handia dauka Kataluniako noucentismearekin. Konposizioan frisoa erabili zuenez, ikusleek behe-ikuspegiari eutsi behar diote, baina, aldi berean, irudien monumentaltasuna indartzen du eta artistak ostean horma-pinturetan egin zuen lanaren berri ematen digu. Hogeiko hamarkadan, hain zuzen ere, horma-pinturak egin zituen Banco de Bilbaok Madrilen zeukan eraikinerako. Bertan, neskatilen jarrera zertxobait aldatu zuen arren, paneletako batean errepikatu zuen Euskal emakume nekazariak fruta eta barazkiekin margolaneko eszena. Lan horretan, barazkiak goresten dira, eta euren bidez lortutako edariak ere bai; esate baterako, ardoa eta sagardoa. Baserrira margolanean, berriz, ura eta ogia agertzen dira; Merkatura lanean, esnea, arrautzak eta lurrunkorrak; eta Nekazaria behi batekin eta txekor batekin margolanean, behikia. Pertsonaiak arrantza-portuan kokatzen dituen multzoko beste bost paneletan, itsasoko elikagaiak eta edoskitzaroa aipatzen dira. (Miriam Alzuri) (Javier Viar)

Bibliografia hautatuta

  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. II, 1973. p. 147.
  • Homenaje a Aurelio Arteta en el centenario de su nacimiento [Cat. exp.]. Bilbao, Banco de Bilbao, 1979. p. 125, n° cat. 13.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 25. (Con el título Campesino con una vaca y una ternera).
  • A. Arteta, 1879-1940 [Folleto]. Bayonne, Musée Bonnat, 1984. n° cat. 10.
  • Marrodán, Mario Ángel. Diccionario de Pintores Vascos. [s.l.], Beramar, 1989. s. p.
  • Aurelio Arteta : una mirada esencial, 1879-1940 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. pp. 115, 185, n° cat. 17.
  • La generación del 14 : entre el novecentismo y la vanguardia, 1906-1926 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2002. pp. 36, 105, 359, sin n° cat.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 76-78.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 76-77.
  • González de Durana, Javier. Aurelio Arteta. Madrid, Fundacion Mapfre, 2008. il.
  • Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 122-123, n° cat. 17.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 75-77, n° cat. 35d.
  • Generación del 14 : ciencia y modernidad [Cat. exp.]. Madrid, Biblioteca Nacional de España ; Sociedad Estatal de Acción Cultural, 2014. pp. 286-287, 305, n° cat. 141.