Natura hila zilarrezko pitxerrarekin, alfonbra turkiarrarekin eta Familia Sakratuaren mihisearekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Natura hila zilarrezko pitxerrarekin, alfonbra turkiarrarekin eta Familia Sakratuaren mihisearekin

Noletti, Francesco, "Il Maltese"

Valletta?, c. 1611-Erroma, 1654

Olioa mihisean

124 x 173,6 cm

c. 1650

69/194

Antonio Plasencia jaunaren dohaintza 1935ean

Natura hila zilarrezko pitxerrarekin, alfonbra turkiarrarekin eta Familia Sakratuaren mihisearekin obran, lan arranditsu bezain ikusgarria daukagu. Artistak darabilen asmamenak, pigmentuak erabiltzeko maisutasunak eta bikaintasunerako gustuak genero honetako margolaririk ospetsuenetako bat bihurtu zuten Noletti garai hartan. Irekitako errezel baten atzetik ikusten den hondo tapizatuaren gainean daude azukreztatutako frutadun ontzi bat, loredun ontzi bat eta oihal brodatu bat alfonbra turkiar handi batek estaltzen duen mahaiaren gainean. Mahaiko gutun-azalak horizontalki banatzen du konposizioa. Alfonbraren erorkerari esker daukan irudi konplexua ikus dezakegu, eta irudi hori da eszenan nagusi.

Eskuineko aldean, zeiharrean, Familia Sakratuaren irudi eder bat duen mihise txiki bat dago, urre-koloreko markoarekin eta enpaste ugarirekin egina. Koadroaren aurrean zilarrezko pitxer bat dago. Obrak argi bero antzeko bat dauka, Familia Sakratuaren koadroaren urre-koloreko markoaren, oihal zintzilikarietako urrezko apaingarrien, urrezko pitxerraren eta fruta antzigartuaren egituraren bitartez sartzen den argi beroa. Aberastasun kromatiko horrek alfonbrako irudian, brodatutako oihalean eta errezel handiaren izurretan ere badu erantzunik. Ageri-agerikoa da koadro hau Erromako merkatu zehatz baterako egin zela, eta aukeratutako objektuek, aldi berean, gustu fin eta arranditsua islatzen dutela. Koadroaren barruan Familia Sakratuaren mihisea sartzea ohikoa zen genero honetan XVII. mendearen erdi inguruan, baita maskor bikoitzeko marko tailatu korapilatsua ere. Pitxerra, orobat, XVII. mendeko artisau-lanen adibide bikaina da. (Keith Sciberras)

Bibliografia hautatuta

  • Catálogo de las obras que figuran en la exposición de pintura retrospectiva organizada por la Sociedad de Empresas Artísticas en el edificio de la Sociedad Filarmónica de Bilbao, mayo de 1904 [Cat. exp.]. Bilbao, Sociedad de Empresas Artísticas, 1904. p. 7, n° cat. 9. (Títulada ”Bodegón (Telas)” y atribuído a Pieter Boel)
  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 27, n° cat. 74. (Con el título Bodegón con flores, tapiz ..., y atribuido a Antonio de Pereda)
  • Gaya Nuño, Juan Antonio. Historia y guía de los Museos de España. Madrid, Espasa Calpe, 1955. p. 164. (Con el título Bodegón de frutas sobre manta popular, y atribuido a Antonio de PEREDA).
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 90, n° cat. 194. (Con el título Bodegón con flores y tapices, y atribuido a Antonio de PEREDA).
  • Torres Martín, Ramón. La naturaleza muerta en la pintura española. Barcelona, Seix y Barral, 1971. pp. 78, 162, lám. 62. (Con el título Bodegón con telas y cuadro, y atribuido a Antonio de PEREDA).
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 173. (Atribuido a Antonio de Pereda)
  • Angulo Íñiguez, Diego ; Pérez Sánchez, Alfonso Emilio. Historia de la pintura española : escuela madrileña del segundo tercio del siglo XVII. Madrid, Instituto Diego Velázquez, 1983. p. 223. (Con el título Bodegón de flores y tapices y atribuído a Antonio de PEREDA).
  • Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 68-69, n° cat. 18.
  • Bilbao a Genova : la cultura cambia le città [Cat. exp.]. Milano, Skira, 2003. pp. 92, 93, n° cat. 10. (Con el título Natura morta con fiori, tappeti e un quadro, y atribuido a Francesco Fieravino, detto Il Maltese)
  • Sciberras, Keith. "Francesco Nolettiren hiru koadro Bilboko Arte Eder Museoan= Tres cuadros de Francesco Noletti en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = Three paintings by Francesco Noletti at the Bilbao Fine Arts Museum", B'08 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 4. 2009. pp. 129-159.
  • Merino Gorospe, Jose Luis. "Francesco Noletti : Bere teknikara hurbiltzeko azterketa analitiko eta estilistikoa = Estudio analítico y estilístico para una aproximación a su técnica = Analytical and stylistic study for an approach to his technique", B'08 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 4. 2009. pp. 161-194.