Mañaria - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Mañaria

Nieto Ulibarri, Enrique

Zugaztieta (Bizkaia), 1890 - Bilbao, 1963

Olioa mihisean

80,5 x 104 cm

E. Nieto (eskuineko beheko angelua)

1918

03/24

2003an eskuratua

  • Mañaria Nieto Ulibarrik paisajismora egindako ekarpenaren adibide ona da. 1918an Bizkaiko Durangaldean margotu zituen konposizioen serieko lana da. Urte horretan bertan, gainera, arrakasta handiz jarri zituen ikusgai Oñatin, Eusko Ikaskuntzak Elkartearen I. Biltzarra dela-eta antolatutako erakusketan, hain zuzen ere. Mihisean, Bizkaiko Mañariko udalerriko Aldebaraieta auzoa agertzen da. Honako ezaugarri hauek nabarmendu behar ditugu: lana inguratzen duen giro fina, kolore-aukeren hautaketa hausnartua -gustuko zuen udazkeneko giroarekin daude lotuta-, sakontasun-planoen arteko joko dinamikoa eta enkoadraketa subjektiboak -Mugarra mendia da nagusi-. Guzti-guztiek postinpresionismoaren eraginera eta naturaren kontzepzio erromantikora garamatzate. Zentzu horretan, Darío de Regoyos paisajistaren zordun izateaz gain, Nieto Ulibarrik, bere paisaia gehienetan bezala, "inpresionismoak barik sentipena" islatzen du Mañaria margolanean, bere hitzen arabera. (Javier Novo)

Bibliografia hautatuta

  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 50-51, n° cat. 16.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 98.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 98, n° cat. 47.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 98.