Loreak eta frutak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Loreak eta frutak

Losada y Pérez de Nenín, Manuel

Bilbao, 16/10/1865 - Bilbao, 09/10/1949

Pastela paperean

47,1 x 53,8 cm

Manuel Losada (ezkerreko behe-angeluan)Manuel Losada (ezkerreko behe-angeluan)

c. 1916

82/106

Juan Ángel Larrea jaunaren legatua 1975ean

Natura hilak sarri askotan irudikatu dira antzinarotik gure garaira arte. Hala eta guztiz ere, artearen historiaren aldi bakoitzean bestelako balioa eta sinbolismoa eman izan zaio margolan mota horri. Horrenbestez, pintura generoen hierarkiaren baitan, gai historikoko, erlijiosoko edo mitologikoko pintura handiari atxikiriko pisurik ez zuen bigarren mailako pintura motatzat hartu zuten garai batzuetan, beste aldi batzuetan lasta hori alde batera utzi eta beste maila jasoago bat izatera iritsi bazen ere.

Bilbo neoerromantiko, bizi eta denboran urrunaren irudikapen poetikoen aurrean, Bilbo horrek ez baitzuen zerikusirik bat ere industriaren aurrerabidetik eratorritako kutsadurak hartzen zuen hiriarekin, egileak bere ibilbide profesional luzean landu zituen hogeiren bat natura hiletatik bat da margolan hau. Postinpresionismoarekin lotu genitzakeen modeloetatik abiaturik, objektu bizigabe batzuk irudikatu ditu artistak barruko espazio mugatu batean, pitxer bat, loreak eta sagarrak; bertan, mahaiak, azpilak eta hondoko paretak sortzen dituzten planoetan daude antolatuta aipatutako elementuak. Elementu horiek konbinatuta fruituak eta loreak aurkezten dituen natura hil hau landu zuen egileak, konposizio soila, trazu meheekin eta kolore leunekin landua. Ezaugarri horiek guztiak antzeman ditzakegu artistak genero honetan landu zituen margolan gehienetan, guztiak dira bistarako oso atseginak, eta ziur gaude erraz salduko zirela erakusketetan.

Bestalde, El Noticiero Bilbaíno bezalako egunkarietan argitaratutako informazioen arabera, 1916. urte inguruan koka ditzakegu egile honen natura hil batzuk. Urte hartako maiatzean, Bilbo zaharreko oroitzapenak pastel lanen erakusketaren berri eman zuen prentsak. Artikulu hartan, Erriberako etxe zaharrak, Gargantua, Pacoren zalgurdia, Deustuko erromeria, Ostegun santua, Ostiral santua, Herritarren prozesioa, Quintana en la Sendejako tapizak, Martiartuko dorrea eta Druidak obrak aipatzeaz gain, erakusketan beste obra batzuk bazeudela adierazten zen: (...) "lau natura hil bikain landuak...ezin hobe eginak, koloreak oso neurrian" (...). Loreak eta fruituak izenburuari erantzuten zioten margolan horien artean egongo zen seguruenik pastel lan hau. (Mikel Bilbao)

Bibliografia hautatuta

  • ”Exposición de Losada” , en. "Exposición de Losada". p. 3. 14 de mayo de 1916
  • Llano Gorostiza, Manuel. Losada. Bilbao, Espasa Calpe, 1975.. p. 179.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 79. (Con el título Flores y frutas).
  • Larrinaga Bernández, José Antonio. Manuel Losada, 1865-1949 : catálogo razonado : óleos, pasteles, dibujos. Bilbao, Asociación para el Estudio y Catalogación de los Artistas Vascos ; Galería Mun, 2004. pp. 171, 214, il.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 104-105, n° cat. 39.
  • Barañano, Kosme de ; Espel, Miguel. Manuel Losada : catálogo razonado. Madrid, El Lotófago, 2021. p. 202, il.