Johann Michael Wittmer pintorearen bustoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Johann Michael Wittmer pintorearen bustoa

Aguirre, Marcial

Bergara (Gipuzkoa), 23/11/1840 - Donostia, 10/05/1900

Marmola

83,5 x 58,5 x 35,5 cm

c. 1870-1875

92/247

Pilar eta María Aguirre Izaga andreen dohaintza 1992an

1869ko uztailaren 18an Marcial Aguirre eskultorearekin ezkondu zen Lavinia (irudian ageri denaren alaba). Hurrengo hamarraldiko aurreneko urteetako une batean bere aita-amaginarrebaren bustoak landu zituen, darien kalitatearengatik familiei eta lagunei egindako beste eskulturetatik nabarmentzen direnak. Aitaginarrebaren eta amaginarrebaren bustoen izaera ez da berdina, ezberdinak dira tamainak eta naturalismo maila ezberdinarekin daude landuta. Biak biltzen dira halako verismo nahi batera, baina Wittmerrenak erretratu ofizial baten kutsua duen artean, hurbilagoa gertatzen da haren emaztearena. Harritzeko modukoa da Aguirrek Elena Kochen aurpegi zorrotzari ematen dion errealismoa eta, bereziki, maisutasunez landutako azaleraren gaineko argiaren intzidentzia.

Bi erretratu hauek mendearen hirugarren laurdeneko eskulturen esparruan kokatu behar dira, izan ere, garai hartan erakutsi zuen artistak errealismoa, xehetasunak eta pertsonaiaren psikologia ahalik eta ongien jasotzeko ardura handiena. [Mikel Lertxundi]

Bibliografia hautatuta

  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 269-272, n° cat. 46.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 24-25.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 24-25.
  • Arretxea Sanz, Larraitz ; Lertxundi Galiana, Mikel. El escultor Marcial Aguirre = Marcial Aguirre eskultorea. Bergara, Ayuntamiento de Bergara = Bergarako Udala, 2010. pp. 90-91, 222-223.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 24-25, n° cat. 8b.