Jizo Bosatsuren burua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Jizo Bosatsuren burua

Anonimo japoniarra

IX. mendea

24,9 x 16 x 16,8 cm

82/1462

María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Jizo Bosatsu bodhisattva sufrimenduaren munduan dauden fededun guztiak salbatzeari emana bizi da, infernuetara iristen da zigortuak handik ateratzera, Shakyamini (Buda historikoa) hatsunehanean (nirvana) sartzen denetik denboraren amaierara arte, Miroku Bosatsuren argialdia gertatzen den arte. Beti irudikatzen da monje budista baten modura, buruko ilea larru-arras moztua, belarri luzeekin dei egiten diotenei uneoro entzuten ari zaiela adierazteko; pordoi bat darama eskuineko eskuan, beharrizanak dituzten guztiei laguntzeko prest dagoela erakusteko, eta sorosteko harribitxi bat ezkerrekoan. Harrizko eskultura baten atala da buru hau, segur asko gorputz oso eskultura izango zen, baina zati hau baizik ez da kontserbatu. Hondatu samar badago ere, ongi asko hautematen zaio guztiz gizatiarra duen espresioa, uneoro kontzentratuta dagoelarik. Aurpegiaren ontasunak guztiei emana dela adierazten du. Guk uste dugu Heian Aroaren hasierako irudia dela, horixe adierazten digute gizatiar itxurak eta gaztetasunari lotutako kontzentrazio budistaren keinu tipikoak, izan ere, haurren eta gazteen babesle berezia da (haurrek eta gazteek bereziki gurtzen dute). Jizo Bosatsuren irudikapenek ez zuten halako garrantzia izan Indian, baina zabalkunde handia izan zuten Txinan eta Japonian. Eta hori hala izan zen agian larrialdi berezi batean dauden guztiak babesten dituelako; horrenbestez, haren irudiak ugarienetakoak dira Japoniako budismoaren munduan. (Fernando García Gutiérrez, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 122-123, n° cat. 1.

Jizo Bosatsuren burua