Jeune dessinateur (Marrazkilari gaztea) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Jeune dessinateur (Marrazkilari gaztea)

Demarteau, Gilles

Liège, Belgika, 1722-Paris ?, 1776/07/31

Grabatua arkatz beltz, sangina eta bistre erara paperean

21,1 x 15,6 cm

Demarteau (eskuineko beheko angelua), Boucher S. (ezkerreko behe-angeluan)

1770-1776

82/813

María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Bere garaiko artisten marrazkiak kopiatzeaz gain, jatorrizko grabatuak ere kopiatu zituen Gilles Demarteauk. Irudi honen kasuan François Boucherren akuaforte bat da jatorrizko iturria, bi argitaraldi izan zituen lan horrek. Zehazki, bigarren argitaraldiari dagokion lanaren kopia egin zuen Demarteauk, eta lan horri hiru arkatzen bidezko inprimaketak aplikatzen zituen tonalitateak erantsi zizkion. Horrek eta argia aurkezteko erak agerian uzten dituzte lanak kopiatzeko unean Demarteauk zeuzkan dohain apartak.

Irudi honetan marrazkilari gazte bat ikusten dugu, burua alde batera biratu berri du baina ez oharkabean, sorkuntza prozesuan inspirazio ekintzan murgilduta baitago. Jarrerak, ile nahasiek, argiaren irradiazioak eta gaztearen begiradak gaztearen indarra eta adimena uzten dituzte agerian. Paper zorro itxi batean ditu jarrita bi eskuak, eta eskuinekoarekin arkatz bati heltzen dio. Artista baten irudia da, eta ez marrazten ari den nerabe batena. Ildo horretatik, 1846. urte inguruan, Boucherren irudiei buruzko laburpen bat idazteko asmoa baitzuen, Vèzeko baroi Ananoffek idatzi zuen gazte hori egiazki margolariaren autorretratua zela. (Javier Novo, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Mas allá del negro : el grabado en color en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 20, 36, 98, n° cat. 1.
  • Catalogue des belles estampes françaises et anglaises du XVIIe siècle, tableaux, dessins, gouaches, objets d'art et d'ameublement... Paris, Hotel Drouot, Vente 27 et 28 Mai 1927. p. 10.
  • Luna, Juan José. "Obra francesa del siglo XVIII en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Guía de Exposiciones, n° 46. 1985. s. p.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 84-85.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p.175, n° cat. 39-a. (Con el título Joven dibujante, y atribuido a Francois Bucher)