Itsasoko emakumeak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Itsasoko emakumeak

Maeztu, Gustavo de

Vitoria-Gasteiz, 30/08/1887 - Estella-Lizarra, Nafarroa, 09/02/1947

Olioa mihisean

217 x 232 cm

G. de Maeztu

c. 1916

82/2425

1928an eskuratua

Gustavo de Maeztu artista indibidualista da, eta dispertsiorako joera du; lirikoa, erromantikoa eta eztabaidatua da; sortzaile kartsua eta sentikorra; zaila da bera mugimendu batean kokatzea, ihes egingo bailuke sailkapenetatik, bere buruarengandik ere ihes egingo lukeen modu berean. Bere bizitza aurreranzko ihesaldi bat da, baina etengabe itzultzen da atzera, eta bizipen horiek irudipenen eta zehaztapenen bazterrean kokatzen dute; era horretara, pertsonaia berezia, bihotzekoa, ezin katalogatua da, izan ere, orainaz beterik, formula pertsonaletan, errealitatetik etenetan, bilatu nahi ditu azalpenak.

Sormen handieneko urteetan (1910-1925), Gustavok lan multzo handiari eman zion forma; lan horietan guztietan helburu pertsonalak, barne formulazio estetikoa eta Espainiari buruzko kezka (gogoeta intelektual horrekin indentifikatua sentitzen baita) elkartzeko saiakera bat egiten du. Era horretara, ekoizpen artistiko anbibalentea gauzatuko du, intimoa eta soziala, lirikoa eta epikoa, neurtua eta gainezka egina, tristea eta itxaropentsua; bikoiztasun magikoa, porrota eta betikotasuna emango dizkiona.

Bi motibok ezaugarritzen dute Maezturen aldi horretako ekoizpena: gizonak eta emakumeak. Gizonak goibel ageri dira, zerbait larri eta gizakiaz haragokoan murgilduta. Beren hermetismoak eta ondoriozko urruntasunak sustatuko du haien misterioa. Emakumezkoen irudiak, aldiz, indartsuak dira, lizunak, sentsualak, jarrera dotore eta aldi berean indartsuarekin, herri jatortasuna izpiritu aristokratikoan txertatuz. Aberastasun kolorista bikainaz apaintzen ditu, distirez eta zeramika tonalitateez beterik.

Zentzu literario indartsuaz, Gustavo de Maeztuk diptikoarekin eta triptikoarekin jokatzen du, narrazioa sortzeko osagai konpositibo gisa. Era horretara osatu zituen Samariarrak (Gustavo de Maeztu museoa, Lizarra) eta Itsasoko emakumeak lanak.

Artistak irudiaren hizkuntza bikoitzera jotzen du, sinboloa biltzen duen ikuspegi gisa. Samariarrak lanean Gaztela zakar bateko emakume bat irudikatzen du; zama handia dago harengan, baina ez du etsitzen, ez du nekerik erakusten patuaren aurrean. Itsasoko emakumeak, aldiz, bestelako paisaia batera zabaltzen da, eta gai ilunago bat lantzen du. Emakumeak ez du irribarre egiten hemen, ez du etorkizunik itxaroten; bere maitearen itzulera baino ez du desiratzen, eta begitarte ilunean islatzen eta itxaronaldi hori. Emakume itzelak dira kontzepzioari dagokionez, eta etxeen arkitektura baino irmoagoak; etxeek, era berean, paisaia bareagoa osatzen dute, batez ere islatu eta dir-dir egiten duten ur ahuletan. Zubian eta aurpegietan larritasuna nabari da, eta begiek urruntasunari begiratzen diote, galdetzen diote eta arakatzen dute, jakiteko, ulertzeko, eta, hala ere, zain jarraitu baino ezin dute egin. Irudien tratamendua eskultore batena da margolariarena baino gehiago, eskultura piktoriko erraldoien sentipena nabarmenduz. Maezturen adiskide eta kritikari Juan de la Encinak, lanarekin liluratuta, gozatu egiten du "... gona distiratsuarekin. Etzanda dagoen emakumearen bioleta da nagusi, edo bere bularrean bermatzen den emakumea --bularra dela uste dugu--, jantzi gorri batekin, sugar baten antzekoa margolan berean". (Camino Paredes)

Bibliografia hautatuta

  • 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Ciencia, 1971. n° cat. 96.
  • 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. San Sebastián, Museo de San Telmo, 1972. s. p., n° cat. 58.
  • Martín. G. de Maeztu. [Madrid], Servicio de Publicaciones del Ministerio de Educación y Ciencia, 1975. p. 38..
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 81. (Con el título Mujeres del mar).
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. p. 57.
  • Cat. Actas literarias sobre el Arte Vasco con motivo de la Exposición Internacional de 1919 celebrada en Bilbao. Bilbao, Laida, 1991. p. 128.
  • Galilea Antón, Ana María. "A propósito de las obras del Museo de Bellas Artes de Bilbao depositadas en otras Instituciones", Urtekaria 1992 : asterlanak, albistak = Anuario 1992 : estudios, crónicas. 1993. pp. 19-72, il.
  • "Cuales fueron los dieciseis cuadros enviados por los rojos al Extranjero, otros trece han sido encontrados en el Carlton", Hierro. 28 de septiembre de 1937. p. 3.
  • Centro y periferia en la modernización de la pintura española, 1880-1918 [Cat. exp.]. Madrid, Minsterio de Cultura, 1993. pp. 421, 436, n° cat. 160.
  • Castañer López, Xesqui. "Iconografía de la mujer en los pintores vascos, siglos XIX y XX", Kobie : bellas artes, n° 2. 1984. p. 105.
  • Paredes Giraldo, María del Camino. Gustavo de Maeztu. Pamplona, Caja de Ahorros Municipal, 1995. pp. 57-57, 61, 68, 200, 285, 424, il.
  • Gustavo de Maeztu [Cat. exp.]. Iruña-Pamplona, Caja de Ahorrosde Navarra, 1997. p. 35, sin n° cat.
  • La mirada del 98 : arte y literatura en la Edad de Plata [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Cultura, 1998. p. 275.
  • Los 98' Ibéricos y el mar = os 98' Ibéricos e o mar [Cat. exp.]. Madrid, Sociedad Estatal Lisboa '98, 1998. p. 73, sin n° cat.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 92-93.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 92-93.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 92-93, n° cat. 44b.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 210-211, sin n° cat.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 210-211, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 210-211, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 210-211, sin n° cat.
  • Barañano, Kosme de. Bilbao y la pintura [Cat. exp.]. Bilbao, FMGB Guggenheim Bilbao, 2021. p. 212.