Intsentsurako kutxa, pinu eta kameliekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intsentsurako kutxa, pinu eta kameliekin

Anonimo japoniarra. XVIII-XIX. mendeak

Lakatua

3 x 6,2 x 8,1 cm

XVIII-XIX. Mende

82/1034

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Intsentsurako kutxa txikia. Aurrekoetan bezala, ontziaren ahoan egokitutako metalezko oinean (okikuchi deritzo) ahokatuta elkartzen dira piezaren gorputza eta estalkia. Mota bereko kaxekin alderatuta honetan biribilduegi daude ertzak, itxura berezia ematen diote piezari. Urre hautsez tantotuta du gainazal beltza, eta gainean pinu bat ageri da kamelia eta bere loreak ondoan dituela. Makie teknikarekin (urre hautsa) landuta daude dekorazio horiek. Oso fina da erabilitako hautsa, higatuta dago hein batean. Motiboak modu tradizionalean daude marraztuta eta zainduta. Barruko aldean itxura ahul eta bertsuko lore sorta urrekaren bidez osatutako dekorazioa ikusten dugu. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 391-392, 528, 532, n° cat. 120.

Intsentsurako kutxa, pinu eta kameliekin