Intsentsurako kutxa, pepino eta berenjena formakoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intsentsurako kutxa, pepino eta berenjena formakoa

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera

Lakatua

4,7 X 11,3 X 7,5 cm

82/1014

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Intsentsurako kutxa txikia, eskultura txiki baten itxurakoa, luzoker eta alberjinia bana eta txitxar bat eta hainbat inurri irudikatzen dituena. Japoniako udari egiten diote erreferentzia, sasoi horretan ugari baitira txitxarrak. Multzoak irekigune horizontal bat du erdialdera, altxatzean hutsune bat ikusten dugu barruan.


Forma konplexuko kaxa hau, urushi lakaz bustiriko eta irin orearekin nahasitako oihal zati asko molde batean elkarren gainean egokituta dago landuta. Kansitsu deritzon teknika hori oso egokia da forma bitxiak sortzeko. Urushi kolore ezberdinekin landuta dago gainazala, eta xehetasunetan urre hautsa eta urrezko zati txiki karratuak (kirigane) erabili ditu egileak. Txitxarra urrezko eta nakarrezko zati txiki-txikiak aplikatuta dago landuta, bikain landuta ere. Errealismo handiarekin dago adierazita intsektuaren hegoen gardentasuna, Meiji Aroko (1868-1912) espirituari berezkoa zaion moduan. Urrezko tantotu trinkoekin tratatuta dago piezaren barnealdea (nashiji). (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 378, 536, n° cat. 113.